Arteagabeitia

MATRIKULAK HASTEN DIRA

Posted by HH on Enero 30th, 2010

Dakizuenez, eskoletan matrikulatzeko epea hasiko da astelehen honetan eta bi asteko iraupena izango du: otsailatik 1etik otsailaren 12ra. Eskabide orriak betetzeko zalantzarik izatekotan Zuzendaritzara jo ahal duzue (telefonoz ere).
Otsailaren 8an, astelehenean, eskola ezagutzeko aukera izango duzue 16:00etan. Hasiera batean ordenagailu gelan bilduko gara hainbat azalpen emateko.
Agur bero bat.
Zuzendaritza

***********************
Como sabéis, el plazo de matriculación en las escuelas comenzará este lunes y durará dos semanas : desde el día 1 de febrero hasta el día 12 de febrero (viernes). Si tenéis alguna dificultad al rellenar el impreso de matrícula no dudéis en acudir a la Dirección del centro : de 09.00 a 10:00 y de 16:00 a 16:30;intentaremos aclarar vuestras dudas y facilitaros la información que preciséis (también por teléfono).
El lunes, día 8 de febrero, tendréis la oportunidad de visitar nuestra escuela y conocer sus espacios y dependencias. La visita se iniciará a las 16:00 h. en el aula de informática.
Un cordial saludo,
La Dirección del centro.

Posted in OROKORRA | No Comments »

LODIKROKO

Posted by HH on Enero 27th, 2010

Urtarrilaren 20an 4 eta 5 urtekoak Barakaldoko antzokira joan ginen oso antzezlan bitxia ikustera. Hasteko, eszenatokian bertan, eseritzeko esan ziguten eta hori arraroa iruditu zitzaigun …Gero hirukote bat agertu zen; batek soinua jotzen zuena eta beste biak…, denetarik egiteko gai ziren: ipuinak, dantzak, hitz jolasak, jokuak, txotxongiloak…eta gainera hitzak, askotan aldrebes esaten zituzten eta hori oso barregarria zen. Adi,adi egon ginen eta oso labur suertatu zitzaigun…Primeran pasatu genuen!!

Posted in HH | No Comments »

ABESTEKO PREST!!

Posted by HH on Enero 26th, 2010

Datorren astean Agate Deuna ospatuko dugu. Ihaz bezala ikasleek (LH-koak), gurasoek eta irakasleok auzotik kantatzeko talde ederra osatuko dugu. Anima zaitezte eta etorri otsailaren 4an, ostegunean, 15:00etan. Saia zaitezte entsaioetara etortzen eta ez ahaztu egoki jantzita egun horretan etortzea. Makila ez duzue ekarri behar gure IGE-k, eskuzabala denez, denontzat erosi ditu eta.
Otsailaren 2an, asteartean, entsaio orokorra izango dugu gimnasioan12:15 orduetan.
Ea ondo egiten dugun!

***************************

La próxima semana celebraremos Santa Ageda y nuestro coro formado por alumn@s, padres y profesores animará las calles del barrio con su original versión …Animaros a participar y no dejéis de venir a los ensayos. Así que ya sabéis, el día 4 de febrero os esperamos a las 15:.00 , vestid@s para la ocasión y con las voces afinadas. No es necesario traer “makila” , nuestra generosa AMPA ha comprado palos para tod@s… !!IEUP!!
Recordad que el ensayo general será el martes, 2 de febrero, a las 12:15 en el gimnasio.

Posted in OROKORRA | No Comments »

HORRA, HORRA…GURE OLENTZERO!!

Posted by HH on Diciembre 25th, 2009

Pasaden asteazkenean, abenduaren 23an, gabonetako jaia eskolan ospatu genuen. Urtero bezala Olentzero gozokiak eta opariak ekarri zizgigun; txikienak aho bete hortz egon ziren eta olentzerok krisialdi honetan gutxitxo eskatu behar zaiola esan zigun. Gabon kantak entzun ziren patioa, nagusien txirulek ere berena egin zuten eta burutzeko TXOKOLATEA…bero-bero !!
Eguberrion guztioi, zoriontsu izan egun hauetan eta beti.

Posted in OROKORRA | No Comments »

El león de biblioteca es…

Posted by admin on Diciembre 23rd, 2009

Desde la biblioteca quiero felicitar a Lorena de 2º porque ha sido la alumna que más libros ha leído durante este trimestre. La animo a que siga así.dsc028391

Posted in BIBLIOTECA, OROKORRA | No Comments »

STO TOMAS:trukaren trukez

Posted by HH on Diciembre 21st, 2009

Atzo, abenduaren 21ean, bai Bilbon bai eskolan Sto Tomas azoka ospatu zen. Gure patioan barazki ezean jostailutxoak ibili ziren truketan. Gehienak pozik egindako aldaketaz, batzuek are zailago : hamaika truke eta gero hasierako gauzatxo berbera berriro ere eskuratzeko !
Postuak ederrak eta dotoreak, sariak denontzat, eta ogi-txorizo tripetan…Txerriaren zozketa ez da falta izan, eta zorionekoa 5 urteko Aitana , hau poza!!
Datorren urte arte sto Tomas txerri maite!

Posted in OROKORRA | No Comments »

Egu berri on, Merry Christmas, Feliz Navidad

Posted by admin on Diciembre 21st, 2009

NacimientoDesde el taller de poesía de la Biblioteca os deseamos:

Egu berri on

                           Merry Christmas

                                                              Feliz Navidad

Pincha en la imagen

Posted in BIBLIOTECA | No Comments »

MARRAZKI TXAPELKETA

Posted by HH on Diciembre 18th, 2009

Abenduan, Haur Hezkuntzako ikasleek marrazki lehiaketa batean parte hartu dute. Gaia “Gabonak” zen eta saria eskolak familiei bidaltzen dien gabonetako postalean agertzea zen
Lan guztiak aztertu eta gero, Lehen Hezkuntzako ikasleek botoa eman dute. Irabazleak hauxek izan dira:
1.saria- EVA GONZÁLEZ (5 URTE)
2.saria- NAGORE MARKINA(5 URTE)

ZORIONAK !!Aurtengo gabonetako postala zuek apainduta izango da!!

Posted in OROKORRA | No Comments »

MERCABILBAO: “ITSASOTIK PLATERERA”

Posted by HH on Diciembre 18th, 2009

Abenduaren 15ean Mercabilbaora joan ginen 3. eta 4. mailakoak.
Han gauza asko ikasi genuen:
Nola desberdintzen diren arrain urdinak eta arrain zuriak, noiz dauden fresko eta onak direla osasuntsu egoteko.
Gero, entsalada bat prestatu genuen osagai asko erabiltzen eta horien artean atuna, sardinak eta muskuiluak. Bukatu ondoren denon artean jan egin genuen eta gozo-gozo zegoen.
Telebista eta irratia egon ziren eta galdera batzuk esan zizkiguten.
Geroago, arrainez egindako pintxo bat eman ziguten eta asko gustatu zitzaigun.
Azkenik, opari bat eman ziguten gogoratzeko astean lau aldiz jan behar dugula arraina.

Posted in OROKORRA | No Comments »

LARRAZABAL

Posted by HH on Diciembre 17th, 2009

Azaroaren 30ean 3.mailakoak Larrazabal basora joan ginen. Oso eguraldi txarra egin zuen, txingorra eta guzti.
Basora joan ginen eta animalia eta landereei buruzko jolas batzuk egin genituen euripean.
Oilotegi eta baratza ikusi genituen; oilo gutxi zeuden bain oso ondo zainduak.
Gela batean energiari buruzko gauza asko ikas genituen jolas batzuen bidez.
Museo bat bihurtuta aintzineko oso ikasgela polit bat ikusi genuen. Bertan, pasaden mendea”fotokopiak” egiteko erabiltzen zen gelatina berezia, garai hartako berogailu bat, liburu, jostailu, mapa zaharrak…eta hainbat gauza erakutsi zizkiguten.
Gure ikasgelan landatutako haziak birlandatu genituen, eta txorimaloa egitea oso dibertigarria izan zen.

Ederki pasatu genuen eta udaberrian itzuliko gara.

Posted in OROKORRA | No Comments »