Antzokira berriro!
Posted by HH on Febrero 7th, 2008
Urtarrilaren 29an 3, 4 eta 5 urtekoak Barakaldoko Antzokira joan ginen. Antzeslana “Handitan” izan zen eta aktoreak pailazo jantzita atera ziren, hau kasualitatea!!Geure inauterietako mozorro batzuk prestatzeko ideiak hartu genituen…Barre egin genuen eta baten bat pixka bat beldurtu egin zen. Eskolara itzultzean geuk ere handitan zer izango ginen pentsatu genuen : piloto, printzesa, futbolari, ileapantzaile…Batzuk oraindik ondo ez dakigu baina bitartean lagunekin jolasean eta gauza asko ikasten denboraldi luzea emango dugu , badaezpada ere…












