ONGI ETORRI PIRRITX ETA PORROTX !!!!
Posted by HH on Febrero 20th, 2008
Udaberrian, maiatzean hain zuzen, bisitatzera etorriko zaigu Pirritx eta Porrotx-en istorioak liburuetara eramaten dituen idazlea.
Ongi etorri bero-beroa emateko “Maite zaitut” kanta ikasiko dugu, horretarako nahi duenak ikasten hasteko hemen duzue letra:
Koloretako ametsak
esna nagoenean
eta ezin loak hartu
gaua iristen denean.
Saltoka hasita hegan
egiteko gogoa,
nire bihotza taupaka
aire ertzera doa.
Elkarrekin hankaz gora
buruz behera jartzean,
tunelean sartu eta
irrintzika hastean,
bitxiloreekin pultsera
egin dizudanean,
begietara begira
hauxe nahi dizut esan:
Maite zaitut,
maite- maite zaitut;
pila, pila, pila patata tortilla!
Maite zaitut. Maite-maite zaitut,
ilargiraino eta buelta maite zaitut
Begietako dirdira,
irribarrea ahoan,
ezin ditut ezkutatu
zu ikusterakoan;
hanka eta eskuetan,
gorputzean, dardara;
nire bihotza taupaka
aire ertzera doa.
Elkarrekin ortzadarra
margotu dugunean,
ispiluan nire izena
idatzi duzunean,
irratia piztu eta
doinu hau entzutean,
begietara begira
hauxe nahi dizut esan:
Maite zaitut,
maite-maite zaitut;
pila, pila, pila patata tortilla!
Maite zaitut.
Maite-maite zaitut,















