Arteagabeitia

Eskola ortuan uzta hartzen hasi gara.

Posted by admin on Abril 29th, 2008

foto4.jpgfoto3.jpgfoto17.jpgfoto21.jpg
Eskolako ortuan lan handia egiten dugu, 1. 2. eta 4 mailakoek, landatzen, belar txarrak kentzen, uzta jasotzen…

Gure ortuan gauza asko daukagu: babak, ilarrak, kipulak, letxugak, orburuak, espinaka bat, landare usaintsuak (Begiratu argazkietan)

Arazoak ere baditugu, esate baterako: barraskiloak. Hauek dana jaten digute. Baina, baditugu gure trikimailuak horien aurka egiteko. Hona hemen bat:

Plastikozko batila bat hartu, bi zulo egin alde bietan, beheko partetik 10 zentrimetora gutxi gora behera, leihoak izango balira bezala. Lurrean sartu botila eta garagardoz bete. Barraskiloak sartuko dira eta ezin izango dira irten. Era honetan ez da PRODUKTU KIMIKORIK  erabili behar.

  

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>