JOLASTOKIAN HERRI JOLASAK
Posted by HH on Mayo 9th, 2008
Apirilatik, ikasle guztiekin herri jolasak asteazkenero lantzen hasi gara. Atsedenaldian patiotik hurbil pasatzen bazara
txikitan jolasten genuen hainbat jolas gogoratuko duzue : soka-salto, zapi zuri, kaian nabil, txalokakoak…Umeak pozik
elkartzen dira beste adinetakoekin; nagusiak arro txikiei laguntzeko aukera izaten eta txikitxuak adi-adi besteak imitatzen.
Baloiaz ezezik , sokak, gomak,zapiak, korruak…bai eskolan, bai auzoan agertzen hasten badira, seguru, guztiok zoriontsuago egongo gara,ezta?












