ASTE ALAI AMAITUTA, OROIPEN GOXOAK…
Posted by HH on Junio 13th, 2008
Ostiralean,(maiatzaren 30ean), geure Aste alai amaitu egin zen. Guztion artean, berriro ere, astea borobilltzen lortu genuen. Ekintza asko egin ziren giro ederra sortzen. Orain, dena amaituta, eskola kolorez bete egin da : banderin koloretsuak, hormairudi ederraz, Balkiren praka berriak, …baina guzti horren gainean umeen irrifarreak eta lagunen arteko giroa. Honela nahi dugu eskola!
Mila esker parte hartu duten guraso, aitite-amama guztiei…, eta biziki I.G.E-ko partaideei gurekin lanean gustora egoteagatik: eskola apaintzen, puxikaldian, herri kiroletan, herri bazkarian, festan…
Aste hau laburtzea zaila egiten zaigu, eta hobe izango dira irudi hauek azalpen guztiak baino.


















