Arteagabeitia

AZKEN TXANGOAK

Posted by HH on Junio 27th, 2008

Ekainaren 19an eskola hutsik geratu zen, hau ixiltasuna!.Ikasle guztiak, motxila bizkarrean, txangora  joan ziren tutoreek eta beste irakasleek eta lagunduta.Txikienak, 2 urtekoak, ”Txikitin” parkean primeran igaro zuten eta izerditan blai itzuli ziren eskolara.Beraien lehenengo irtenaldia …Bazen garaia!!

Heldutxoak, 3, 4, 5 urtekoak urrunago joaten ausartu ziren. Muzkiz-eko “Burdinola-errota” ezagutu zuten. Hortxe gauza asko ikusi eta ikasi zuten: hirina gintza, ikatza ekoizpena, burdin lanak, uraren indarra…Adi eta erne egon ziren.

Geroxeago Sopuertako zelai ederretara abiatu ginen.Hantxe beraien motxiletako “altzorrak” azkenez atera zituzten.Janedan, jolastu, busti eta guzti ….eta borobiltzeko Balkik berak utzitako izozkiak dastatu genituen. Hau zoriona!! Zintzo eta jatorrak izateagatik izango ote zen?

Bueltatzean denetarik egon zen : abestiak, barreak eta lokuluskak ere bai.

Nagusiak, 1., 2., 4.mailakoak, kostaldera joan ziren. Bermeon egun eguzkitsua iragan zuten. Bale ontzia ezagutu zuten eta lagunekin ederra pasatu zuten. Herri arrantzalea ikusgarria benetan!!  Bizi izandakoak merezi izan zuen holako errepide bihurritsua burutzea.

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>