Posted by admin on 18th Noviembre 2008
Azaroaren 4an Larrazabal basora joan ginen 3.mailakoak. Autobusez joan ginen, poz-pozik gure motxilarekin.
Bidea lokatzez beteta zegoen eta batzuek irristatu egin zuten.
Estik erakutsi zizkigun gaztainak, ezkurrak, zuhaitzen hostoak…
Gero, joku bat egin genuen animalien aztarnak bilatzeko.
Geroago, basotik ortura joan ginen. Ortua ekologikoa zen, eta ez dute produktu kimikorik erabiltzen.
Eskolan landatutako landareak eraman genituen eta ortuan bakoitzak bat landu zuen. Ortutik animaliak ikustera joan ginen: untxiak, ahateak, oiloak, zaldia…..
Hainbeste ibili eta gero, gose-gose geunden eta otartekoa jan genuen. Atsealdia eta gero, Eiderrek uraren garrantziari buruz hitz egin zigun, bai eskolan bai etxean ere alferrik ez gastatzeko. Ondoren, txorimalo bat egin genuen. Guk eraman genituen arropa guztiak, egiteko. Oso polita geratu zen gure txorimaloa.
Azkenean, guztiok txorimaloarekin argazki bat egin genuen.
Udaberrian itzuliko gara eta gauza gehiago kontatuko dizuegu.
Posted in ALDIZKARIA | No Comments »
Posted by admin on 10th Noviembre 2008
La BBK nos ha cecido una exposición sobre Vicente Huidobro y los caligramas.
Horario de visita: Del 10 al 14 de Noviembre (Excepto el miércoles) de 16:30 a 17:00

Posted in BIBLIOTECA, HH | No Comments »
Posted by HH on 7th Noviembre 2008
Hilaren 30ean gure maskota, Balki, agertu zen haur hezkuntzako eraikinan. 5.mailako ikasle batzuk Balkiren laguntzaileak izan ziren eta bisitaldia amaitu ondoren esaldi hauek bota zituzten:
. Oso polita izan zen txikiei argazkiak erakustea haiei keinuak egiten.
. Oso dibertigarria izan zen Balkiri laguntzea.
.Txikitsuei hitz egitea dibertigarria izan zen eta oroitzapen onak ekarri zizkigun.
.Txikitsuek oso ondo pasatu zuten eta Balkiri musuak eman zizkioten.
. 2 urteko umeek musuak eman zizkioten Balkiri eta ez zuten beldurrik izan.
.Oso miresgarria izan zen argazkiak Balkirekin eta umeekin ateratzea.
.Asko poztu ziren opariak ikustean, batez ere, jateko paketeak eman zizkiotenean.
Bisita honi buruz gehiago jakin nahi baduzu Balki hitzaren gainean
( Si deseas más información, haz click sobre la palabra Balki)

Posted in HH, OROKORRA | No Comments »