Larrazabal Baso Ederra
Posted by admin on Noviembre 18th, 2008
Azaroaren 4an Larrazabal basora joan ginen 3.mailakoak. Autobusez joan ginen, poz-pozik gure motxilarekin.
Bidea lokatzez beteta zegoen eta batzuek irristatu egin zuten.
Estik erakutsi zizkigun gaztainak, ezkurrak, zuhaitzen hostoak…
Gero, joku bat egin genuen animalien aztarnak bilatzeko.
Geroago, basotik ortura joan ginen. Ortua ekologikoa zen, eta ez dute produktu kimikorik erabiltzen.
Eskolan landatutako landareak eraman genituen eta ortuan bakoitzak bat landu zuen. Ortutik animaliak ikustera joan ginen: untxiak, ahateak, oiloak, zaldia…..
Hainbeste ibili eta gero, gose-gose geunden eta otartekoa jan genuen. Atsealdia eta gero, Eiderrek uraren garrantziari buruz hitz egin zigun, bai eskolan bai etxean ere alferrik ez gastatzeko. Ondoren, txorimalo bat egin genuen. Guk eraman genituen arropa guztiak, egiteko. Oso polita geratu zen gure txorimaloa.
Azkenean, guztiok txorimaloarekin argazki bat egin genuen.
Udaberrian itzuliko gara eta gauza gehiago kontatuko dizuegu.















