LIBURU EGUNA
Posted by HH on 23rd Abril 2009
Gaur eskolan “Liburu eguna” ospatu dugu. Nagusiek, haiek egindako txartel ederrak asteartean hormetatik jarri zituzten. Goizetik HH-koek ustegabeko ona hartu dute ikasgelan sartzean : Balkiren oparia!!Ipuin batzuk guztiontzat!!Mila esker laguntxo. Gero lagunekin etxetik ekarritako liburua aldatu dute eta gainera…haserretu gabe.
Arratsaldez, L.H-koek liburu azoka ederra arkupetan montatu dute, hormairudiak eta guzti! Guztiok liburu truketan ibili dira eta gehienak pozik amaitu dute aldaketaren gorabehera batzuentzat zaila suertatu arren. Heldutxoek txikitxuei ipuinak azaltzen ibili dira, ikustekoa zen! Liburutegian ere oparitxo bat jaso dute: irakurketaren koadernatxoa, eta Balki ez da haietaz ahaztu, orri markagailu bana oparitu die haiek apaintzeko.
Oso egun ona izan dugu ipuinetan murgildurik!!
Posted in OROKORRA | No Comments »
















