Arteagabeitia

LIBURU EGUNA

Posted by HH on Abril 23rd, 2009

Gaur  eskolan “Liburu eguna” ospatu dugu. Nagusiek, haiek egindako txartel ederrak  asteartean hormetatik jarri zituzten. Goizetik HH-koek ustegabeko ona hartu dute ikasgelan sartzean : Balkiren oparia!!Ipuin batzuk guztiontzat!!Mila esker laguntxo. Gero lagunekin etxetik ekarritako liburua aldatu dute eta gainera…haserretu gabe.

Arratsaldez, L.H-koek liburu azoka ederra  arkupetan montatu dute, hormairudiak eta guzti! Guztiok  liburu truketan ibili dira eta gehienak pozik amaitu dute aldaketaren gorabehera batzuentzat zaila suertatu arren. Heldutxoek txikitxuei ipuinak  azaltzen  ibili dira, ikustekoa  zen! Liburutegian ere oparitxo bat jaso dute: irakurketaren koadernatxoa, eta Balki ez da haietaz ahaztu, orri markagailu bana oparitu die haiek apaintzeko.

Oso egun ona izan dugu ipuinetan murgildurik!!

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>