Posted by HH on 25th Diciembre 2009
Pasaden asteazkenean, abenduaren 23an, gabonetako jaia eskolan ospatu genuen. Urtero bezala Olentzero gozokiak eta opariak ekarri zizgigun; txikienak aho bete hortz egon ziren eta olentzerok krisialdi honetan gutxitxo eskatu behar zaiola esan zigun. Gabon kantak entzun ziren patioa, nagusien txirulek ere berena egin zuten eta burutzeko TXOKOLATEA…bero-bero !!
Eguberrion guztioi, zoriontsu izan egun hauetan eta beti.
Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by admin on 23rd Diciembre 2009
Desde la biblioteca quiero felicitar a Lorena de 2º porque ha sido la alumna que más libros ha leído durante este trimestre. La animo a que siga así.
Posted in BIBLIOTECA, OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 21st Diciembre 2009
Atzo, abenduaren 21ean, bai Bilbon bai eskolan Sto Tomas azoka ospatu zen. Gure patioan barazki ezean jostailutxoak ibili ziren truketan. Gehienak pozik egindako aldaketaz, batzuek are zailago : hamaika truke eta gero hasierako gauzatxo berbera berriro ere eskuratzeko !
Postuak ederrak eta dotoreak, sariak denontzat, eta ogi-txorizo tripetan…Txerriaren zozketa ez da falta izan, eta zorionekoa 5 urteko Aitana , hau poza!!
Datorren urte arte sto Tomas txerri maite!
Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by admin on 21st Diciembre 2009
Desde el taller de poesía de la Biblioteca os deseamos:
Egu berri on
Merry Christmas
Feliz Navidad
Pincha en la imagen
Posted in BIBLIOTECA | No Comments »
Posted by HH on 18th Diciembre 2009
Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 18th Diciembre 2009
Abenduaren 15ean Mercabilbaora joan ginen 3. eta 4. mailakoak.
Han gauza asko ikasi genuen:
Nola desberdintzen diren arrain urdinak eta arrain zuriak, noiz dauden fresko eta onak direla osasuntsu egoteko.
Gero, entsalada bat prestatu genuen osagai asko erabiltzen eta horien artean atuna, sardinak eta muskuiluak. Bukatu ondoren denon artean jan egin genuen eta gozo-gozo zegoen.
Telebista eta irratia egon ziren eta galdera batzuk esan zizkiguten.
Geroago, arrainez egindako pintxo bat eman ziguten eta asko gustatu zitzaigun.
Azkenik, opari bat eman ziguten gogoratzeko astean lau aldiz jan behar dugula arraina.
Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 17th Diciembre 2009
Azaroaren 30ean 3.mailakoak Larrazabal basora joan ginen. Oso eguraldi txarra egin zuen, txingorra eta guzti.
Basora joan ginen eta animalia eta landereei buruzko jolas batzuk egin genituen euripean.
Oilotegi eta baratza ikusi genituen; oilo gutxi zeuden bain oso ondo zainduak.
Gela batean energiari buruzko gauza asko ikas genituen jolas batzuen bidez.
Museo bat bihurtuta aintzineko oso ikasgela polit bat ikusi genuen. Bertan, pasaden mendea”fotokopiak” egiteko erabiltzen zen gelatina berezia, garai hartako berogailu bat, liburu, jostailu, mapa zaharrak…eta hainbat gauza erakutsi zizkiguten.
Gure ikasgelan landatutako haziak birlandatu genituen, eta txorimaloa egitea oso dibertigarria izan zen.
Ederki pasatu genuen eta udaberrian itzuliko gara.
Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 9th Diciembre 2009

Azaroaren 9an 4.mailakoak Bilbora joan ginen Foru Aldundiaren jauregia ikustera.
Metroz joan ginen eta heldu ginenean neska bat zegoen gure zain lekua erakusteko.
Gela asko ikusi genuen, guztiak oso politak ziren. Hantxe erabaki garrantzitsuak hartzen omen dira…
Ondo pasatu genuen eta gainera bukatzean “buf” bat oparitu zigun.
Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 2nd Diciembre 2009
Pasaden asteazkenean, azaroaren 25ean, gure Balki eskolan egon zen txikitxuak ikusten. Udako oporrak oso berandu hartu zituela eskolako 2 urteko gela berrien lanak zaintzen egon zelako esan zigun. Guk, kezkatuta geundela esan genion,gripeak jota ez ote zegoen… baina ikusi genuenean izugarri poztu ginen! Oso guapoa eta beltzaran etorri da. Aurten, krisia dela eta ez du bidaia oso luzea egin, baina primeran pasatu zuela lagun batekin Poza de la sal eta Bartzelonan esan zigun. Oporretako argazkiak utzi dizkigu, eta …gozokiak denontzat!! Ah! eta bi urtekoentzat gusanitoak ekarri arren oraindik ere ikara piska bat geratu zaie gixajoei “hain lagun haundia”ezagun gero.
Espero dugu laster ikustea.
Posted in OROKORRA | No Comments »