BALKI ITZULI DA!!
Posted by HH on Diciembre 2nd, 2009
Pasaden asteazkenean, azaroaren 25ean, gure Balki eskolan egon zen txikitxuak ikusten. Udako oporrak oso berandu hartu zituela eskolako 2 urteko gela berrien lanak zaintzen egon zelako esan zigun. Guk, kezkatuta geundela esan genion,gripeak jota ez ote zegoen… baina ikusi genuenean izugarri poztu ginen! Oso guapoa eta beltzaran etorri da. Aurten, krisia dela eta ez du bidaia oso luzea egin, baina primeran pasatu zuela lagun batekin Poza de la sal eta Bartzelonan esan zigun. Oporretako argazkiak utzi dizkigu, eta …gozokiak denontzat!! Ah! eta bi urtekoentzat gusanitoak ekarri arren oraindik ere ikara piska bat geratu zaie gixajoei “hain lagun haundia”ezagun gero.
Espero dugu laster ikustea.















