Arteagabeitia

LARRAZABAL

Posted by HH on Diciembre 17th, 2009

Azaroaren 30ean 3.mailakoak Larrazabal basora joan ginen. Oso eguraldi txarra egin zuen, txingorra eta guzti.
Basora joan ginen eta animalia eta landereei buruzko jolas batzuk egin genituen euripean.
Oilotegi eta baratza ikusi genituen; oilo gutxi zeuden bain oso ondo zainduak.
Gela batean energiari buruzko gauza asko ikas genituen jolas batzuen bidez.
Museo bat bihurtuta aintzineko oso ikasgela polit bat ikusi genuen. Bertan, pasaden mendea”fotokopiak” egiteko erabiltzen zen gelatina berezia, garai hartako berogailu bat, liburu, jostailu, mapa zaharrak…eta hainbat gauza erakutsi zizkiguten.
Gure ikasgelan landatutako haziak birlandatu genituen, eta txorimaloa egitea oso dibertigarria izan zen.

Ederki pasatu genuen eta udaberrian itzuliko gara.

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>