MERCABILBAO: “ITSASOTIK PLATERERA”
Posted by HH on Diciembre 18th, 2009
Abenduaren 15ean Mercabilbaora joan ginen 3. eta 4. mailakoak.
Han gauza asko ikasi genuen:
Nola desberdintzen diren arrain urdinak eta arrain zuriak, noiz dauden fresko eta onak direla osasuntsu egoteko.
Gero, entsalada bat prestatu genuen osagai asko erabiltzen eta horien artean atuna, sardinak eta muskuiluak. Bukatu ondoren denon artean jan egin genuen eta gozo-gozo zegoen.
Telebista eta irratia egon ziren eta galdera batzuk esan zizkiguten.
Geroago, arrainez egindako pintxo bat eman ziguten eta asko gustatu zitzaigun.
Azkenik, opari bat eman ziguten gogoratzeko astean lau aldiz jan behar dugula arraina.















