Arteagabeitia

Archive for Febrero, 2010

kONTZERTU DIDAKTIKOA

Posted by LH on 25th Febrero 2010

Pasa den otsailaren 17an, 1.mailako ikasleok, Barakaldo Antzokira joan ginen kontzertu didaktiko batez gozatzeko.
Musika tresnen izenak ikasten saiatu ginen eta haien soinuaz gozatu genuen, marrazki bizidun batzuen irudiez lagunduta.
Ikasle batzuk, eszenatokira igo ziren jolas batzuetan parte hartzera eta, beste batzuk, pasilloetatik dantzan ibili ginen.
Oso ondo pasatu genuen eta hona hemen egindako marrazkiak!

Posted in OROKORRA | No Comments »

“BASERRIKO SALTSA”

Posted by LH on 25th Febrero 2010

Pasa den otsailaren 10ean, 1. eta 2.mailako ikasleok, Barakaldo Antzokira joan ginen, Baserriko Saltsa antzerkia ikustera.
Bertan, aitonaren kontakizunak entzuteko eta ikusteko aukera izan genuen; animalia desberdinen abenturak bizi genituen.
Primeran pasatu genuen!!
Hona hemen ikusitakoaren marrazki batzuk:

Posted in OROKORRA | No Comments »

INAUTERIAK: KLIMA ALDAKETA

Posted by HH on 16th Febrero 2010

Ostiralean, otsailaren 12an, inauteri festa eskolan ospatu genuen. Aurtengo gaia “Klima aldaketa ” izan da eta benetan eguraldia protagonista izan zela egun horretan. Goizean patioa blai eginda zegoen eta izugarrizko hotza!! Aspaldian gertatzen ez zena…, dantzak gimnasioan egin behar izan genituen eta hainbat entsaio eta gero, gurasoak desfile ikusi gabe geratu behar! Hau pena! Hala ere arkupetik gure ikasleek “pasarela”laburra egin zuten eskolako atean jendetza zegoen eta.
Denetarik egon zen : elur panpin txikiak, desegiteko zorian; eguzki arriskutsuak, eskimal dotoreak; hawaiarrak, aterkina eta guzti; ostadarrak, oso koloretsuak; pingüinoak, ezin jatorrenak; lurra planetatxoak, gaixorik eta trite samar; exekutiboak, beraien maletak diruz beteta zeramatzatela; eta gure txokolatea bero-bero eta oraingo honetan oso goxoa!!
Nahiz eta aurretik programatutakoa aldatu behar eguraldi txarrak ez zuen gure jaia hoztea lortu. Mozorro lirainak egon ziren eta giro ederra ere…
Espero dugu hurrengoan gurasoak ere, beti bezala, festaz goxatzea.

Posted in OROKORRA | No Comments »

AGATE DEUNA

Posted by HH on 9th Febrero 2010

Pasaden ostegunean, otsailaren 4an, atera ginen auzotik Agate deuna kantatzera. Aurten ere abesbatza ederra osatu dugu : ikasleak, aita-amak, andereño-maisuak eta aitite-amamak ere ezin falta. Ezta euria ere ez zen gurekin ausartu…; poz- pozik itzuli ginen eskolara. Entsaioak, asko izan ziren, baina ez zen alferrik gero. Bueltatzean, aurpegi guztietan,nagusi zein txikienengan, zabalik irrifarra!! EUP!!

**************

Posted in OROKORRA | No Comments »