INAUTERIAK: KLIMA ALDAKETA
Posted by HH on Febrero 16th, 2010
Ostiralean, otsailaren 12an, inauteri festa eskolan ospatu genuen. Aurtengo gaia “Klima aldaketa ” izan da eta benetan eguraldia protagonista izan zela egun horretan. Goizean patioa blai eginda zegoen eta izugarrizko hotza!! Aspaldian gertatzen ez zena…, dantzak gimnasioan egin behar izan genituen eta hainbat entsaio eta gero, gurasoak desfile ikusi gabe geratu behar! Hau pena! Hala ere arkupetik gure ikasleek “pasarela”laburra egin zuten eskolako atean jendetza zegoen eta.
Denetarik egon zen : elur panpin txikiak, desegiteko zorian; eguzki arriskutsuak, eskimal dotoreak; hawaiarrak, aterkina eta guzti; ostadarrak, oso koloretsuak; pingüinoak, ezin jatorrenak; lurra planetatxoak, gaixorik eta trite samar; exekutiboak, beraien maletak diruz beteta zeramatzatela; eta gure txokolatea bero-bero eta oraingo honetan oso goxoa!!
Nahiz eta aurretik programatutakoa aldatu behar eguraldi txarrak ez zuen gure jaia hoztea lortu. Mozorro lirainak egon ziren eta giro ederra ere…
Espero dugu hurrengoan gurasoak ere, beti bezala, festaz goxatzea.















