KARPIN PARKEA
Posted by HH on 18th Marzo 2010
Atzo, martxoaren 17an, hiru, lau eta bost urteko ikasleek egun ederra pasatu genuen Karpin parkean. Eguraldia ezin hobea izan zen eta Balkiren kamiseta jantzita gustora ibili ginen egun osoa jertseak alde batera utzita, bazen garaia!
Gure 5 urteko ikasleek animaliei buruzko hainbat lan eta ikerketa egin ondoren aukera izan zuten hurbil hurbil animalia asko ikusteko eta harrituta geratu ziren ostrukaren arraultza erraldoia ikustean… Lau urtekoak otsoak trankil eta mantso ikustean lasaigo geratu ziren eta txikienak dinosaurioen beldurra izan arren ausartak izan ziren ibilaldi osoa egiten, hau nekea!! Gehien gustatu zitzaiena hartzaren bainua izan zen, hau plisti plasta!
Eta bukatzeko, ogitarteko gozoak eta txirrista luzeak trebeentzat, hori bai abentura! zelako abiadura!
Benetan txango zoragarria denontzat.
Posted in OROKORRA | No Comments »















