EUSKERA PIZTUZ
Posted by HH on Abril 28th, 2010
Apirilaren 26an HHko , 1. eta 2. mailako ikasleak Barakaldoko frontoira joan ginen “Harritxu Maritxu” antzezlana ikustera. Pertsonaiak oso bitxiak eta barregarriak ziren baina ipuin osoa ez genuen oso ondo ulertu soinua oso argi ez zen entzuten eta; hala ere abestiak oso politak izan ziren eta gehien gustatu zitzaiguna “Denboraren makina” izan zen. Antzerkira joan behar den bezala, guztiok dotore dotore joan ginen,Balkiren kamiseta jantzita, papertxori eta guzti…, eta bueltatzeko txikienak nagusien eskutik poz pozik eta zintzo zintzo itzuli ziren. Gero ikasgelan marrazki ederrak egin genituen eta ikasitako abestia kantatu genuen andereñoarekin(frontoian ez genuen entzun eta …):
BARAKALDO,
EUSKARA ETA JAIA
ETORKIZUNA, AMETSA ETA NAHIA…















