Arteagabeitia

Archive for Junio, 2010

GURE ALDIZKARIA

Posted by HH on 22nd Junio 2010

Gure aldizkaria atera da eta dagoeneko eskutetan izango duzue.Guztion artean berriak egin ditugu, txikiek zein handiek, baina nagusitxoek, 6.mailakoak eratzeaz eta borobiltzeaz arduratu dira.Espero dugu zuen gustokoa izatea. Orain udako oporraldia hasteko prest zaudete, atsedena hartzeko garai ona eta baita eskolan landutakoaz gozatzeko ere. Ez ahaztu udako motxilan aldizkaritxoa eta euskarazko ipuinen bat sartzea.Jolasteko web helbide hau :”www.aisia.net ” aholkatzen dizuegu. ONDOTXO PASA ETA GOGOZ ITZULI!!
*************
Nuestra revista ha llegado, junto con las merecidas vacaciones. La hemos elaborado entre tod@s, pero el trabajo final lo han hecho los alumn@s de 6º en el aula de informática. Esperamos que os guste.
Ahora que por fin llega el verano y vamos a tener tiempo libre, no olvidéis meter en la mochila la revista, algún cuento en euskera, el CD de canciones (los pequeñ@s)…
Para jugar os recomendamos esta web :”
www.aisia.net“, en ella encontraréis muchos de los juegos conocidos en la escuela.¡PASADLO MUY BIEN Y VOLVED CON ILUSIÓN!

Posted in OROKORRA | No Comments »

BARATZE

Posted by HH on 21st Junio 2010

Pasa den astelehenean, ekainaren 14ean 6.mailakoak Baratzera joan ginen hiru egun pasatzera.Ilusioz beteta atera ginen, gure azken bidaia elkarrekin izango zela eta…Motxiletan denetarik sartu genuen: botak, lo sakua …eta batez ere gure lagunekin egoteko gogo haundiak !!Haraino heltzeko abenturak hasi ziren, gidaria galdu zen eta…Non ote zegoen GPS-a??Azkenean ailegatu ginen eta bai  horixe, euria ari zuen…Hantxe tailer interesgarrietan ibili gara :korta, zaldiak, esku-lanak, sukaldaritza, baratzean, perretxiko tailerrean…Oso lanpetuta egon gara baina jolasteko astirik ere izan genuen; futbolean …eta beste eslolako ikasleekin harremanetan ibili ginen. Hasieran zaila gertatu zitzaigun baina gero ondo moldatu ginen elkarrekin…Janaria izugarri goxoa izan zen eta azken egunean sukaldariei zorionak eman genizkion. Baina hoberena gauak ziren, guztiok logelan hizketan berandu arte. Maisu-andereñok gau pasa egiten ez ziguten utzi, hau pena!!AH! Eta azken egunean disko-festa izan genuen beste lagun guztiekin. Primeran pasatu genuen!!
Bueltatzeko egunean euri zaparrada galantak..-, beste abentura bat, …Mozorratu behar izan genuen, “Pottokiak”  bezala autobuseraino heltzeko. Errekatxoa gainezka zegoen eta zeharkatzeko blai eginda heldu ginen…Batzuk pozik busti ziren hurrengo egunean katarroak jota eskolara joaterik izango ez zutelakoan.Autobusean gehienak lotan geratu ginen horrenbesteko gau-pasak zaurituta…HAU POZA-NEKEA!

Posted in OROKORRA | No Comments »

ERROMERIA

Posted by HH on 1st Junio 2010

Maizaren 28an, ostiralean, gure herri bazkaria eta erromeria ospatu genuen. Gurasoek mahaiak jarri zituzten arkupetan eta azkenean  jendetza bildu ginen umore onean jateko prest. Bazkalostean gidoitxoak eskuan izanda, kantuak eta guzti…Benetan giro jatorra! Gure Dj.”Xaibor” berandu heldu zen baina gogo biziz barkatu genion festa ederra eskeini zigun eta. Hau mutil  zelebrea ! Jaia luzea eta umoretsua izan zen. Deabrua bera ere dantzatan !Hau nekea!
Buruhandiak  ez ziren falta,  ezta gurasoen futbol partida ere,hori bai arriskutsua…
PRIMERAN PASATU GENUEN. DATORREN URTEAN GEHIAGO ETA HOBETO.
MILA ESKER GURASOEI ZUEN LAGUNTZA ETA PARTE HARTZEAGATIK.

Posted in OROKORRA | No Comments »

HERRI JOLASAK

Posted by HH on 1st Junio 2010

Posted in OROKORRA | No Comments »

TAILERRAK

Posted by HH on 1st Junio 2010

Posted in OROKORRA | No Comments »