ERROMERIA
Posted by HH on Junio 1st, 2010
Maizaren 28an, ostiralean, gure herri bazkaria eta erromeria ospatu genuen. Gurasoek mahaiak jarri zituzten arkupetan eta azkenean jendetza bildu ginen umore onean jateko prest. Bazkalostean gidoitxoak eskuan izanda, kantuak eta guzti…Benetan giro jatorra! Gure Dj.”Xaibor” berandu heldu zen baina gogo biziz barkatu genion festa ederra eskeini zigun eta. Hau mutil zelebrea ! Jaia luzea eta umoretsua izan zen. Deabrua bera ere dantzatan !Hau nekea!
Buruhandiak ez ziren falta, ezta gurasoen futbol partida ere,hori bai arriskutsua…
PRIMERAN PASATU GENUEN. DATORREN URTEAN GEHIAGO ETA HOBETO.
MILA ESKER GURASOEI ZUEN LAGUNTZA ETA PARTE HARTZEAGATIK.
















