Arteagabeitia

BARATZE

Posted by HH on Junio 21st, 2010

Pasa den astelehenean, ekainaren 14ean 6.mailakoak Baratzera joan ginen hiru egun pasatzera.Ilusioz beteta atera ginen, gure azken bidaia elkarrekin izango zela eta…Motxiletan denetarik sartu genuen: botak, lo sakua …eta batez ere gure lagunekin egoteko gogo haundiak !!Haraino heltzeko abenturak hasi ziren, gidaria galdu zen eta…Non ote zegoen GPS-a??Azkenean ailegatu ginen eta bai  horixe, euria ari zuen…Hantxe tailer interesgarrietan ibili gara :korta, zaldiak, esku-lanak, sukaldaritza, baratzean, perretxiko tailerrean…Oso lanpetuta egon gara baina jolasteko astirik ere izan genuen; futbolean …eta beste eslolako ikasleekin harremanetan ibili ginen. Hasieran zaila gertatu zitzaigun baina gero ondo moldatu ginen elkarrekin…Janaria izugarri goxoa izan zen eta azken egunean sukaldariei zorionak eman genizkion. Baina hoberena gauak ziren, guztiok logelan hizketan berandu arte. Maisu-andereñok gau pasa egiten ez ziguten utzi, hau pena!!AH! Eta azken egunean disko-festa izan genuen beste lagun guztiekin. Primeran pasatu genuen!!
Bueltatzeko egunean euri zaparrada galantak..-, beste abentura bat, …Mozorratu behar izan genuen, “Pottokiak”  bezala autobuseraino heltzeko. Errekatxoa gainezka zegoen eta zeharkatzeko blai eginda heldu ginen…Batzuk pozik busti ziren hurrengo egunean katarroak jota eskolara joaterik izango ez zutelakoan.Autobusean gehienak lotan geratu ginen horrenbesteko gau-pasak zaurituta…HAU POZA-NEKEA!

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>