Arteagabeitia

Archive for Diciembre, 2010

GURE OLENTZERO MAITEA

Posted by HH on 24th Diciembre 2010

Kax kax atarian, nor dabil eskolan?
ikusi makusi, nor naizen ikasi…
Bai, asmatu duzue. Olentzero azkenean eskolara etorri zen !! Gu dotore dotore bere zain egon ginen eta berak opari ederrez betetako zorroarekin agertu zen . Hau poza!! Eta txokolatea edan ondoren guztiok abestera: Kanta aleluia, kanta aleluia, beti aleluia, kanta aleluiaaaaaaaaa…
BAI BAI BAI, LEHEN ORAIN ETA GERO, ZU ZARA GURE OLENTZERO!

Posted in OROKORRA | No Comments »

TXIMI-PARK

Posted by HH on 17th Diciembre 2010

Gaur, abenduak 17, hiru, lau eta bost urtekoak Santutxuko tximi-parkera joan gara. Primeran pasatu dugu gora eta behera, piloten artean eta saltoka… Batzuk lekurik altuenetara igotzen ausartu gara… Tximinoen bizitza bai dibertigarria dela!!
Bueltatzean euri zaparrada galantak harrapatu ere! Baina bost axola izan zaigu poz-pozik bait gentozten.

Posted in OROKORRA | No Comments »

“JAIOTZA-BELEN”

Posted by HH on 15th Diciembre 2010

HEMEN IKUSTEN DUZUE GURE JAIOTZA. LAUGARREN ETA BOSTGARREN MAILAKOEK EGIN DUGU BIHOTZ-BIHOTZEZ.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

Posted in OROKORRA | 1 Comment »

NORA GOAZ?

Posted by HH on 14th Diciembre 2010

3, 4 eta 5 urteko umeok abenduaren 17 an joango gara “Aventura Park”era (Santutxun dagoena). 2010 urteari agurra emango diogu bolatxoen artean. Primeran pasatuko dugulakoan gaude. Bueltatzean Kontatuko dizuegu…

Posted in OROKORRA | No Comments »

“BERTAN DITUGU GABONAK”

Posted by HH on 14th Diciembre 2010

Gutxi falta da bai, oso gutxi falta da gure Olentzero tripontzia berriro etortzeko bere opari ederrekin. Gu bitartean, ilusioz beterik, eskola apaintzen hasi gara …Aurten gabon zuhaitz berria estreinatu dugu, benetan handia !! Guztion artean apaindu dugu eta dotore dotore geratu zaigu. Ikusi nahi baduzu zoaz txikien atarira , hortxe topatuko duzu. Baietz polita ??
AH ! 2 urtekoek ere zuhaitzak egin dituzte eta haien klaseko ateak izugarri dibertigarriak geratu dira. Gure familiarako postalak egiten hasiko gara eta 5 urtekoek lagunentzakoak postontzira eta guzti botako dituztela esan digute. Olentzeroren gutuna eta gure karpeta ederrak prestatzen ari gara. Zenbat gauza!
Urduri gaude baina zintzo portatzen saiatzen ari gara…Bertan ditugu gabonak!

Posted in OROKORRA | No Comments »