Posted by LH on 16th Abril 2011
Apirilaren 11tik 15era gure “Aste Alai” ospatu dugu eskolan. Aurten euskararen aldeko ekintza batzuk aste berean elkartu dira gure egitaraua borobilduz. Barakaldon “Euskara Piztuz” jaialdia antolatu da herriko eskolek parte hartzeko eta guk, ez horixe, ezin falta. Txikentzat jaia dibertigarria frontoian egon zen eta hortxe ibili ginen dantza eta dantza, agertu ziren mamu eta herensuge erraldoien beldurrik gabe. Nagusitxoentzat herriko plazan taillerrak eta erromeria egon ziren.; hau giroa!! Gure koreografia , 5.mailakoak urduri samar egon arren, ondo geratu zen eta Xaibor DJ-k izerditan blai utzi gintuen ; primeran pasatu genuen! Oraingo honetan Balkik benetan esku-zabal jokatu du gurekin! Tailerrak, euskal dantzak, herri-kirolak , txotxongiloak, idazlea eta ipuin kontalaria eskeini ez ezik, Korrika ere Barakaldotik aste honetan etorarazi du. Hau poza! Ostiralean gure petoak jantzita Korrika txiki patioan egin genuen eta honela berotu ginen Korrika nagusirako. Arratsaldeko 17:00etan gure auzotik pasatu zen eta gure eskolako pankarta aurretik guztiok pasatu ginen koloretako keek giroa margotzen zuten bitartean. Hauek guraso hauek! Benetan lan ederra egin zutena!!
Zin aste ederra!! Mila esker Balkiri, eta euskalakari guztieoi.
…………….
Gracias a tod@s l@s “aitas y amatxus” por vuestra grata colaboración. En Arteagabeitia ya somos muchos “Euskalakaris”. Nos queda pendiente la “Herri bazkaria” y la esperada “Romería” ; en junio nos vemos…
Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by LH on 14th Abril 2011
En esta página teneis un montón de juegos para disfrutar con vuestros hij@s. anima zaitezte!!!
para verla pulsar en “posted in”.

Posted in ALDIZKARIA, AMPA, HH, KIROLAK, LH, OROKORRA | No Comments »
Posted by LH on 14th Abril 2011
Para verlo, pulsar en “posted in”
Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by LH on 14th Abril 2011
Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 6th Abril 2011
Aurten ere marrazki lehiaketa egin dugu Lehen Hezkuntzan gure “Aste Alai-ko” programa apaintzeko. Haur Hezkuntzako ikasleek dagoeneko haien hautaketa egin dute, zaila izan bada ere, marrazki oso politak eta bitxiak eginda zeuden eta. Irabazleak bi marrazki izan dira : Fátima Essadikirena (4.mailkoa) eta Markel Rodrigezena (3.mailakoa). Gure egitarauan biak agertuko dira eta beste guztiak ere ikusteko aukera izango duzue gure arkupetan Aste Alain jarriko ditugu eta. Espero dugu zuen gustokoak izatea.
Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 6th Abril 2011
Martxoaren 31an Haur Hezkuntzako umeak Basondoko natur eskolara joan ginen. Koadrila ederra joan ginenez hiru autobusak ere bete genituen. Eguraldia ezin hobea izan zen eta txamarrak bazterturik utzi ahal izan genituen. Parkea ederra zen, eta animalia asko ikus genezakeen : basurde begimotzak, bisonte ikarakarriak, dordoka baketsuak, otso beldurgarria, adarrak okerrak dituzten akerrak, ostruka lehengusu diren emuak…zenbat animalia gure basoetakoak!! Izugarri gustatu zitzaigun ontzaren begirada, bai begi handiak eta borobilak !!Katamotzak ere harritu gintuen bere ibilkera elektrikoaz. Ibilalditxo bat menditik egin genuen eta kobazuloa topatu genuen; nor bizi ote zen zulotxo horretan??Bueltatzean oso ondo pasatu genuen hango loroarekin eta untxiei ostoak ematen. Azkenean, gozeak hilik, gure ogitarteko goxoak zanpa-zanpa irentsi genituen eta gero… lagunekin jolastera!
Benetan egun ederra!!
Posted in OROKORRA | No Comments »