Posted by HH on 17th Octubre 2011
Urriaren 4an , 5 urtekoak Barakaldoko lorategi botanikora joan ginen. Bidea, nahiko luzea izan zen (20 minutu inguru).
Han bi talde egin genituen, zuhaitzak, zuhaizkak eta loreak ikusteko; usaina zoragarria!!!!!Uf!Laurel, labanda…
Badakizue!!! Zuhaitzen forma triangelua bada hostoak ez dira erortzen, UMM!!!Aztertzekoa da!!!
Gero laberinto batetik ibili ginen eta oso fruta arraroa probatu genuen “guayaba” izenekoa, bai gozoa!.
Sagarrondoak, mandarinondoak, limoiondoak eta abar ikusi, usaindu eta ukitu genituen.
Azkenik lakura abiatu ginen eta kriston arrainak zeuden!!
Eskolara korrika eta kantatzen bueltatu ginen oso berandu zelako.
Hurrengoan familiarekin joango gara.
Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 14th Octubre 2011
Kaixo amatxu eta aitatxu!! Kaixo aitite eta amama!
Badakigu kezkatuta zaudetela gu eskolan hasi berriak garelako eta batzutan negar zorian hemen uzten gaituzuelako…Baina ez pentsa, dena ez dira malkoak izaten gero andereño eta lagunekin geratzen garenean. Hemen ere ondo pasatzen dugu jolasten eta gainera gauza asko ikasten hasi gara. Balki ezagutu dugu eta baita lagun asko ere. Gelan jostailu politak ditugu eta batzen ikasten ari gara, batzutan gatazka txikiak ditugu, etxean bezala dena gurea dela esaten dugulako. Piskanaka dena ulertuko dugu pazientzia baduzue. Koltxonetetan ere primeran pasatzen dugu saltoka eta brinkoka, eta zapatak geuk bakarrik kentzen ditugu!! Andereñoak txapeldunak garela esaten digu eta hori entzutea izugarri gustatzen zaigu. Jantokian den dena jaten saiatzen ari gara ea honela haundi haundi egiten garen. Baina eguna luzea denez lo kuluska goxoa egin behar dugu eta esnatzean poz-pozik egoten gara, zuek atean beti gure zain egongo zaretela konturatu garelako.
Beraz egon zaitezte lasai, apurka apurka gure goizeko malkoak desagertuko dira. Ez baduzue sinesten begira itzazue gure argazkiak…
ESKOLAN GERO ETA HOBETO GAUDE!!
¡Hola amatxu y aitatxu! ¡Hola aitite y amama! Sabemos que estáis algo preocupados porque hemos empezado en la escuela y a veces nos dejáis llorando en la entrada…Bueno, todo no son lágrimas…; luego cuando nos quedamos con l@s amig@s y las andereños también lo pasamos bastante bien, jugando y aprendiendo un montón de cosas. Hemos conocido a Balki y a muchos @migos y nos gustan los juguetes chulos de la clase, pero a veces nos enfadamos porque no son todos para nosotros, como en casa; la andereño dice que son de todos y eso es difícil de entender…, poco poco vamos comprendiendo algunas cosillas. En el gimnasio lo pasamos genial, saltando y corriendo por todos lados. También nos gusta salir al patio con los triciclos y las motos. Estamos aprendiendo muchas cosas, nos quitamos solos los zapatos, ayudamos a recoger, repartimos los vasos,…; la andereño nos dice que somos”txapeldunak” y eso nos encanta.¡Ah! y en el comedor intentamos comernos todo, todo, para ver si así nos hacemos grandes. Por la tarde nos echamos una buena siesta porque el día es agotador y nos despertamos contentos porque ahora ya sabemos que vosotr@s siempre estaréis esperándonos a la salida.
Bueno, estad tranquil@s, si tenéis un poco de paciencia veréis como las lágrimas van desapareciendo. Aquí os dejamos unas fotos para que lo comprobéis. ¡Cada vez estamos mejor en la escuela!
Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 9th Octubre 2011
Pasaden ostiralean, irailaren30ean, Balki eskolara itzuli zen gurekin izateko gogominez. Oso beltzaran ez zegoen , Elizondon oporrak pasatu ditu eta. Badakizue aurtengo udako eguraldia kaskar xamar izan dela…Aurten hegazkinezko bidai luzea ezin egin krisialdia dela eta. Hala ere primeran pasatu duela esan zigun, herri kirolak ikusten, euskal dantzak, …Gainera herri horretan euskaraz guztiok egiten zuten eta gure Balkitxu bere saltsan ibili zen…Trinkete pilota jokua ezagutu zuen eta oso dibertigarria zela esan zigun. Hango ibaian, Bidasoa izenekoa, arrantza egin zuen lagunekin eta barraketan ere ederto ibili ziren gira ta bira , zorabiatu arte. Herriko jaietan dantza eta dantza ibili eta gero ikasitakoa erakutsi zigun eskolako bi lagunekin, bai mundiala ! Soka-tiran ere aritu ziren lurrera erori arte, hauek barreak!!
Argazki batzuk utzi dizkigu gogoratzeko eta gainera goxoki zaku galanta oparitu!!Mila esker Balkitxo.