INAUTERIAK 2012: EUSKAL HERRIKO PERTSONAIAK
Posted by LH on Febrero 19th, 2012
Otsailaren 17an inauterietako festa eskolan ospatu genuen. Aurtengo gaia ” Euskal Herriko pertsonaiak” izan da eta benetan mozorro ikusgarriak ikusi genituen! Denetarik egon zen : sorgintxo txikitxoak, galtzagorri alaiak, lamiak, dotore eta lirainak, basajaun beldurgarriak, joaldun zaratatsuak, atorrak, oso misteriotsuak, txatxo koloredunak, zakuzaharrak eta Lapurdiko inauterietakoak ere ezin falta…
Aste osoan eguraldiaren beldur izan arren euriak egun horretan parkatu zigun eta gure jaia ospatzen utzi zigun; eskerrak!! Eskola kolorez bete egin zen, eta jendetza egon zen gure desfilea eta dantzak ikusten. Arkupeak ere apaindu egin genituen 2 urtetako umeek egindako hormairudiaz eta guztion txartelekin .Benetan jai ederra egin genuena! Borobiltzeko txokolatea denontzat egon zen, espero dugu guztiok dastatzeko nahikorik izango zela…Primeran pasatu genuen inauterietako festa miragarrian!!














