Posted by HH on 27th Enero 2010
Urtarrilaren 20an 4 eta 5 urtekoak Barakaldoko antzokira joan ginen oso antzezlan bitxia ikustera. Hasteko, eszenatokian bertan, eseritzeko esan ziguten eta hori arraroa iruditu zitzaigun …Gero hirukote bat agertu zen; batek soinua jotzen zuena eta beste biak…, denetarik egiteko gai ziren: ipuinak, dantzak, hitz jolasak, jokuak, txotxongiloak…eta gainera hitzak, askotan aldrebes esaten zituzten eta hori oso barregarria zen. Adi,adi egon ginen eta oso labur suertatu zitzaigun…Primeran pasatu genuen!!
Posted in HH | No Comments »
Posted by admin on 10th Noviembre 2008
La BBK nos ha cecido una exposición sobre Vicente Huidobro y los caligramas.
Horario de visita: Del 10 al 14 de Noviembre (Excepto el miércoles) de 16:30 a 17:00

Posted in BIBLIOTECA, HH | No Comments »
Posted by HH on 7th Noviembre 2008
Hilaren 30ean gure maskota, Balki, agertu zen haur hezkuntzako eraikinan. 5.mailako ikasle batzuk Balkiren laguntzaileak izan ziren eta bisitaldia amaitu ondoren esaldi hauek bota zituzten:
. Oso polita izan zen txikiei argazkiak erakustea haiei keinuak egiten.
. Oso dibertigarria izan zen Balkiri laguntzea.
.Txikitsuei hitz egitea dibertigarria izan zen eta oroitzapen onak ekarri zizkigun.
.Txikitsuek oso ondo pasatu zuten eta Balkiri musuak eman zizkioten.
. 2 urteko umeek musuak eman zizkioten Balkiri eta ez zuten beldurrik izan.
.Oso miresgarria izan zen argazkiak Balkirekin eta umeekin ateratzea.
.Asko poztu ziren opariak ikustean, batez ere, jateko paketeak eman zizkiotenean.
Bisita honi buruz gehiago jakin nahi baduzu Balki hitzaren gainean
( Si deseas más información, haz click sobre la palabra Balki)

Posted in HH, OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 29th Abril 2008
Apirilaren 18an, 3, 4 eta 5 urtekoak Karrantzara joan ginen.”El carpin” parkean egun haizetsu zein ederra pasatu genuen. Parkerako errepidea luzea bazen ere, ea ,ea guztiok zorabiatu gabe heldu ginen. Hango paisaia ikusgarria zen eta animalia asko ikustea lortu genuen: kanguroak, trikuak, hartza, mozoloak, ostrukak…baina gehien atsegin genuen otsoa izan zen. Bazkaltzen ari ginela euria ere agertu zen…Txanoak jantzi eta …dinosaurioak ikustera! Benetan izugarriak !! Andereñoak benetazkoak ez zirela esan arren, baten bat beldurtu egin zen. PRIMERAN PASATU GENUEN!!
Posted in HH, OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 13th Febrero 2008
Apirilaren 18an El Carpinera joango gara dinosauruen aztarnakbehatzera. Ea eguraldi ederra egiten duen!!
Posted in HH, OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 13th Febrero 2008
Ekainaren 20n Pobalera joango gara.
Posted in HH, OROKORRA | No Comments »
Posted by admin on 15th Diciembre 2007
Abenduaren 11n 3, 4,eta 5 urtekoak antzokira joan ginen “PROP ETA BERTA” pelikula ikustera. Pelikula oso polita izan zen eta apur bat beldurgarria… Azkenean sorgin gaiztoa amona zintzo bihurtu zen.
[ rockyou 95493563]
Posted in HH, OROKORRA | No Comments »
Posted by admin on 14th Diciembre 2007
Azaroaren 21an Barakaldo antzokira musika kontsertu ederra ikusi eta entzutera 5 urtekoak joan ginen.Itsas-lamia, Peter pan, Wendy, kanpanillaren argia…agertu ziren.Ikusgarria benetan!!Tronpa, danborra, txirula, tronpeta, pianoa,… zenbat musika tresna!! zenbat soinu!! Oso polita eta dibertigarria izan zen.
[rockyou 95342252]
Posted in HH, OROKORRA | No Comments »
Posted by admin on 17th Abril 2007
Los niñ@s de 5 años juegan en euskera y en inglés mientras aprenden.
TXEPETXAREN JOKUA
Posted in HH | No Comments »