Posted by HH on 6th Abril 2011
Aurten ere marrazki lehiaketa egin dugu Lehen Hezkuntzan gure “Aste Alai-ko” programa apaintzeko. Haur Hezkuntzako ikasleek dagoeneko haien hautaketa egin dute, zaila izan bada ere, marrazki oso politak eta bitxiak eginda zeuden eta. Irabazleak bi marrazki izan dira : Fátima Essadikirena (4.mailkoa) eta Markel Rodrigezena (3.mailakoa). Gure egitarauan biak agertuko dira eta beste guztiak ere ikusteko aukera izango duzue gure arkupetan Aste Alain jarriko ditugu eta. Espero dugu zuen gustokoak izatea.
Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 6th Abril 2011
Martxoaren 31an Haur Hezkuntzako umeak Basondoko natur eskolara joan ginen. Koadrila ederra joan ginenez hiru autobusak ere bete genituen. Eguraldia ezin hobea izan zen eta txamarrak bazterturik utzi ahal izan genituen. Parkea ederra zen, eta animalia asko ikus genezakeen : basurde begimotzak, bisonte ikarakarriak, dordoka baketsuak, otso beldurgarria, adarrak okerrak dituzten akerrak, ostruka lehengusu diren emuak…zenbat animalia gure basoetakoak!! Izugarri gustatu zitzaigun ontzaren begirada, bai begi handiak eta borobilak !!Katamotzak ere harritu gintuen bere ibilkera elektrikoaz. Ibilalditxo bat menditik egin genuen eta kobazuloa topatu genuen; nor bizi ote zen zulotxo horretan??Bueltatzean oso ondo pasatu genuen hango loroarekin eta untxiei ostoak ematen. Azkenean, gozeak hilik, gure ogitarteko goxoak zanpa-zanpa irentsi genituen eta gero… lagunekin jolastera!
Benetan egun ederra!!
Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 17th Marzo 2011
Asteazkenean, 5 urtekoak Guggenheim museora joan ginen. Gauza asko ikasi genuen: titanioz, harriz eta kriztalaz eginda dago eta bere hormak ez dira zuzenak! Eskultura bitxiak ikusi genituen eta altzairuzko laberintoetatik ibili ginen galdu gabe. Den dena izugarri haundia zen. Mezuz betetako instalazioa zeharkatu genuen eta atzetik urjauzia zirudien bere argitxo guztiekin; benetan harrigarria ! Picassoren koadro bat ere ikusi genuen, ezagututako Gernikarekin ez zeukan antza handirik… Gero tailerretan ibili ginen eta eskolara hormirudiak ekarri ditugu andereñoekin laberinto ederrak egiteko. Gu ere artistak gara!
Armiarma, tulipanak eta Puppy urrutik ikusi behar izan genituen euria parra parra egiten zuen eta. Baina”zilarrezko ” bolatxo izugarrriak bai ikusi genituela.Itzuliko gara…, hurrengora arte Puppy!
Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 8th Marzo 2011
Ostiralean, martxoaren 4an, inauteriak eskolan ospatu genituen. Gaia izugarri polita izan zen :ARTEA. Desfilea eta dantzak primeran atera ziren eta jendetza egon zen dena ikusten ! Datorren urtean txokolate gehiago emango dugu !! Hementxe dituzue gure argazki koloredunak festan egon ezin zinetenok gozatu ahal izateko. Benetan jai ederra!!
Posted in LH, OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 28th Febrero 2011
http://www.arteagabeitiaeskola.net/blog/wp-content/uploads/2011/02/01-everybody-needs-somebody-to-love.wma01-everybody-needs-somebody-to-loveINAUTERIAK PRESTATZEN…
tolosako-inaueriak-hh-desfilea
ARTEAGABEITIAN ARTEA GURE ARTEAN
Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 28th Febrero 2011
Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 24th Febrero 2011
Pasa den ostegunean, otsailak 17, idazle famatu baten bisita jaso genuen, Ricardo Alcántara hain zuzen.
Eskolako liburutegian bere liburu batzuk ditugu: “Tomás y la goma mágica”, “La mona Berta”, Asmakizun polita”, “¿Quién ayuda en casa?…, besteak beste; baina, klasean bere liburu bat irakurri eta landu egin dugu: ” Tomás y el lápiz mágico”.
Oso idazle jatorra dela iruditu zaigu. Berak kontatu zigun, nahiz eta Uruguayn jaio, urte asko eman dituela Bartzelonan eta bertan bizitzen geratu dela.
Landu dugun liburua oso polita eta dibertigarria izan denez, oso gutora irakurri dugu. Guri ere arkatz magikoa izatea gustatuko litzaiguke…, gauza ederrak egingo genituzke!!
Azkenean, gure liburuetan mezu batzuk eta bere sinadura utzi dizkigu.
Espero dugu berriro bueltatzea eta liburu asko idaztea.
2.mailako irakurleak
Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 8th Febrero 2011
Pasa den asteartean, otsailaren 1ean, 1., 2. eta 3. mailako ikasleok oso arratsalde dibertigarria pasatzeko aukera izan genuen. Zergatia jakin nahi duzue? Ba…, oraintxe bertan azalduko dizuegu!
Barakaldo Antzokian “Anbotoko Mari” antzeslana ikusi ahal izan genuen. Kontatuko dizuegu, bale?
“HODEI, estatua bat zen eta bakarrik zegoenean mugitzen zen. Honek lagundu behar zion Anbotoko Mariri orrazi bat aurkitzen, euria egiten hasteko.
Eta, orrazi hori aurkitzeko, bidetik topo egin zuen hainbat pertsonaiarekin: Haizea, Katua, Behi gorria, Basoko Dama eta Lamiarekin; eta hainbat lan egin behar izan zituen. Azkenean, orrazia lortzen du, euria egiten hasten da eta bere gustokoa den lagunarekin geratzen da: HAIZEA.
Hona hemen hainbat argazki//marrazki.
2.MAILA







Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 4th Febrero 2011
Gaur, ohiturari eutsiz Agate Deunarenak kantatzera atera gara. Oskarbi ederrean geure makilak eta abotsak auzoan zabaldu dira. Guztiok batera talde galanta osatu dugu eta kanta-ibilalditxoa amaituta, poz-pozik itzuli gara nahiz eta makilen soinua batzutan txalaparta bihurtu gura izan. Zaila da gero pottokiak moteltzea…Bukatzeko, eskolan zer eta: musika txokolatea !! Mila esker IGEko lagunei bukaera goxo honengatik.
Ez ahaztu, bihar mendira jo eta honela Agate Deuna borobila ospatuko duzue gero!!
Posted in OROKORRA | No Comments »
Posted by HH on 13th Enero 2011
Berriro ere “arte kooperatiboari” ekin diogu. Oraingoan Richard Long , Bretainako artistak egindako lan bitxiak ikusi ditugu eta zer ote ziren imaginatzen oso ondo pasatu dugu. Gero ikasgelara heltzean…Hau sorpresa! Honelako eskultura bat topatu dugu ! Oso handia zen, zuri-zuria eta mila paper zatitxoz eginda. Guztiok inguruan jarri gara gure irudimena bidaiatzen hasten zen bitartean…Andereñok jolasteko esan digu eta, hau festa! Papertxoak gora eta behera, elurra ari zuela zirudien. Azkenean gure eskultura egiten hasi gara eta ez da txarto geratu. Zuek ere imajinatu zer den…
Primeran pasatu dugu eskultore izaten eta guztion artean gauza ederrak egin ditzakegula ikasi dugu.
Posted in OROKORRA | No Comments »