asteartea, otsaila 18

IRRATSAIO BERRIA ZUEKIN!!!!!!

Bigarren mailako ikasle guztiek hartu dute parte eta orain lehenengo mailakoei tokatzen zaie. Seguru primeran ere egingo dutela.

astelehena, otsaila 17

BEKAK 2. TXANDA / 2º GRUPO DE BECAS 2019-20






Eusko Jaurlaritzako mezua:


2020-02-14an zure ikastetxeko ikasleen espediente batzuk ebatzi dira.
Alegazioak aurkezteko epea 29-02-2020a bukatuko da.

Mensaje del Gobierno Vasco:

Con fecha 14-02-2020 Se ha procedido a la resolución de expedientes correspondientes a alumnos de su centro.
El plazo para presentar alegaciones finalizará el 29-02-2020

 

astelehena, otsaila 3

IRRATI SAIO BERRIA!!!!

Kaixo entzule. Astebete geroago, baina hitzordura huts egin gabe. Saio hau aurrekoak bezainbeste gustatzea espero dugu.

asteartea, urtarrila 14

URTE BERRI ON!!!!

Urte berriarekin irratsaio berria. Beti bezala zuen gustukoa izatea espero dugu.

osteguna, abendua 19

IRRATI SAIO BERRIA ZUEKIN

Gabonak heltzear daude baina oporrak hartu baino lehen, beste irratsaio bat entzuteko aukera dugu. Beti bezala adi entzun eta disfrutatu.

asteartea, abendua 17

LIBURUAK

Olentzero Barakaldora iristear dago, eta jakinda zuetako askorentzat  liburuak eta ipuinak erakarriko dituela , gidaliburu bat utzi nahi diogu bere laguntzaileei zuen opariak eskatu aurretik begiratzeko.

https://www.euskadi.eus/recomendacion/haur-eta-gazte-literatura-gida-2018/web01-sede/es/

29. orrialdean adinaren arabera gomendatutako liburuak agertzen dira,  41. orrialdean, berriz, gomendatuenak; gainera, liburu horien sinopsia ere ematen du. 



Olentzero está a punto de llegar a Barakaldo, y sabiendo que va a atraer libros y cuentos para muchos de vosotros, queremos dejar una guía a sus ayudantes para que la miren antes de pedir vuestros regalos.
En la página 29 aparecen los libros recomendados por edades y en la página 41 los más recomendados, además incluye sinopsis de esos libros

larunbata, abendua 14

EUSKARAREN EGUNA

"Bide berriak, modu berriak" lelopean euskara eguna ospatu dugu





Eguna primeran hasi da,guztion artean horma irudi hau egin dugu. 

Jolasorduan Balki eskolatik agertu da,agurtu ondoren pregoia irakurri du eta dantza egitera animatu egin da. Baietz jatorra dela!



Amaitzeko denok  EUSKARA DA EUSKAL HERRI abestu dugu


asteartea, abendua 10

KONTUZ!


  

Hemen duzue irratsaio berri bat. Gozatu

Bigarren mailakoek ilusio handiz prestatu dute. Zuen gustukoa izatea espero dugu.

igandea, abendua 8

BENETAN ARTISTAK GARA!

HONA HEMEN 1. MAILAKOEK Gorputzaren proiektu barruan , ikasteaz gain, burutu dituzten irudiak, emozioak eta artelanak. BENETAN ARTISTAK!
+

osteguna, abendua 5

NOR DA NOR

4. eta azken pista:

Zenbait eskolatan egon eta gero, aurten Arteagabeitian, lanari agur bero.



asteazkena, abendua 4

NOR DA NOR

3. pista

Denbora gutxi gurekin eta beti txikiekin.



asteartea, abendua 3

NOR DA NOR

2. pista:

Argazkian bezain pinpirina…. baina ile kolore desberdina. 



astelehena, abendua 2

NOR DA NOR

Gaur hasiko da nor da nor lehiaketa. Egunero pista berri bat izango duzue argazkiaren irakaslea nor den asmatzeko. Argazki hau sarrerako iragarki-taulan dago. Badakizue lehiaketako arauak. Zorte on, eta klaserik onena irabaz dezala.

Lehenengo pista:

 Dantzari fina. Hainbat zaletasunen artean, dantzatzea du gogokoena.

BIZIKIDETZA

Ikusi dituzue arkupean jarri ditugun hormairudiak?
Zertarako jarri ditugu?
Zein helburuarekin?

Guk argi daukagu, Arteagabeitia gure eskola da,zure,nirea,GUREA,guztiona.

Oraindik ez bazara hurbildu ikustera, animatu nahi zaituztegu, bertan nahi dugun eskola irudikatu dugu, errespetuan, hizkuntza goxoetan, berdintasunean eta aniztasunean oinarritutako eskola batean sinesten dugu eta.

Gurekin ados bazaude, jarrai dezagun bide honetatik, eskutik helduta bidaiatzen.




UMEEN ARGAZKIAK ETA BIDEOAK

Aditasunez irakur ezazue, mesedez.


asteazkena, azaroa 27

A25 Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat lortu nahi dugu, ibildide luzea izan arren ez dugu amore emango ezta atzerapausorik ere ez.

Udalak antolatutako kanpainan parte hartu dute 3. ziklokideek, 6.mailakoak herriko plazara joan ziren gure eskolari ahotza emateko.
Eskerik asko, guztion partez

Marrazki gehiago ikusirik nahi? Klikatu HEMEN

Para ver más dibujos, AQUI