oñati etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
oñati etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

asteartea, apirila 4

5 URTEKO MENDIZALEAK OÑATIN


Pasa den  martxoaren 30ean egun ederra pasatu genuen Oñatin. Heltzerakoan Imanol eta Aimar gure zain zeuden Natur Eskolara joaten laguntzeko, Maite eta Idoiarekin elkartzeko.
Han 4 talde egin genituen mendiko bidea egiteko. Hasieran basotik, animalien aztarnak eta bizilekuak bilatzen eta zuhaitz mota desberdinak ezagutzen; gero zelaiak, kolore askotako lorez beterik, udaberrian gaudela ez ahanzteko( nahiz eta mendi tontorretan orain dik elurra egon ) eta azkenik baserrietako animaliak: Txikipottoka, untxiak, oiloak, behiak, txahalak, ahuntzak… Batzuei jaten ematen ibili ginen. Bai dibertigarria !!
Asko ibili ondoren, nekatuta eta gosez, Natur eskolara bueltatu ginen bazkaltzeko. Sabela  bete ostean eta eguna primeran borobiltzeko kandela-tailerra.

Eguraldi ona eta egun zoragarria benetan!!!!


osteguna, martxoa 19

Oñatira joan ginen joan den ostegunean


Joan den ostegunean Oñatira 5 urteko umeekin joan ginen. Oso eguraldi ederra izan genuen eta  animaliak ikusten primeran pasatu genuen!! Menditik ibilaldi txiki bat eman ondoren, untziei, zaldiei eta behiei bazkaria ematera joan ginen. Guk bazkaldu eta gero, tailer bat egin zuten umeek monitoreekin. Oso kandela politak egin zituzten umeek. Oso egun zoragarria izan zen!!!!