argazkiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
argazkiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

asteazkena, martxoa 14

3 urtekoak Basondon



Pasa den ostiralean Basondora joan ginen. Primeran pasatu
genuen animaliak ikusten. Hona hemen argazki batzuk.

El pasado viernes fuimos a Basondo y lo pasamos fenomenal
viendo a los animales. Aquí tenéis algunas fotos.

asteazkena, azaroa 22

BALKI ETORRI DA

Zelako sorpresa izan genuen eskolan! Balki Arteagabeitiara hurbildu zen gurekin egotera eta bide batez oporretan non egon zen kontatzera.
Txikitxuak harrituta geratu ziren eta batzuk hain handia ikustean beldurtu ziren baina balki umore onez agertu zituen eta pixkanaka lasaitzen hasi ziren; ausartenak besakartzera hurbildu ziren.
Baietz atsegina dela gure laguna Balki!


               Argazki gainean klikatu gehiago ikusteko / haz clic en la imagen para ver más fotos

Arretaz entzun non egon zen

 

Hain gustura egon garenez Balkiri bere kanta abestu diogu

 
Balki a vuelto a visitarnos a la escuela, como sabéis le gusta mucho viajar y ha venido a contarnos uno de sus últimos viajes. Antes de entrar ha hecho una parada para visitar a los peques, algunos se han asustado un poco.

igandea, otsaila 7

INAUTERIAK: ARGAZKIAK



Taldeko argazkiak HEMEN daude.

Las fotos de grupo están AQUÍ.












asteazkena, martxoa 4

Larrazabal Basoa

2015.eko otsailak 23 eta 24 Egun hauetan 3.mailako ikasleok Larrazabal Basora ortua eta baso ekologikoa ikustera joan ginen. Autobus txikian joan ginen. Basoan lehenengoz, animalien aztarnak eta hosto desberdinak ikusi genituen. Eguraldi txarra egin zuenez batzuk lokatzetan jausi ziren. Ostean ortu ekologikoa ikusi genuen eta guk eramandako haziak erein egin genituen. Geroxeago esne kutxa batzuekin txorien habiak egin genituen denok elkarrekin eta txorimalo bat egin genuen. Azkenean eskolara autobusez itzuli ginen. PRIMERAN PASATU GENUEN ELKARREKIN!!

asteazkena, abendua 24

Gabonak Arteagabeitian 2014

Oso egun polita atzokoa!!!!! Olentzero eskolara etorri zen eta ume guztiekin egon zen!!. Argazkiak atera genituen, Olentzerori abestu eta txokolatea edan genuen!! eta eguraldi ederraz gozatu genuen!!.
Gehiago ezin eskatu!!!

Esta noche todos prontito a la cama que viene ¡¡Olentzero!! :-). Onak izan zaretenez opari ederrak jasoko dituztelakoan gaude!!

TALDEKO ARGAZKIAK HEMEN
LAS FOTOS DE GRUPO ESTÁN AQUÍ

osteguna, abendua 26

GABONETAKO ZUHAITZA

Gure pasabidean ere zuhaitza ipintzeko gogoekin ibili ginen, pentsatu eta egiteari eman genion.
Aurreko astean geletan, nahi izan zuten eran bolatxoak koloreztatu eta apaindu zituzten. Nahiko izatean zuhaitza eraiki zuten, pixka txikia gertu zela ikustean pintzelez eginiko zirkuluak aprobetzatu genituen beheko lerroa osatzeko.



 Amaitutzat eman genuenean.... abestu egin genuen.
 

ostirala, abendua 20

GABONETAKO ARGAZKIAK (MAILAKA)

Gaur Olentzero eskolara etorri da!!!

eta oso ondo pasatu dugu berarekin!!!!!. Abestu, opariak jaso eta ireki, txokolatea jan, gutunak Olentzeroari eman....oso egun polita izan da, benetan!!! eta, orain, oporrak!!!!!!!Ondo pasa eta urtarrilean 7an berriro eskolara!!!

asteartea, abendua 10

5 urteko gelakoek Gabonetako postalak egin dituzte....

5. eta 6. mailakoak epaileak izan dira.....
Nork izabaziko ote du??



ostirala, abendua 6

5 urteko gelakoak Guggenheim-en museoan egon dira




Badakizue non dagoen Puppy?....Ba, guk bai….Aurreko egunean Guggenheim museoan egon ginen,laberintoak eta Antoni Tapiesen obra ikusten….Eta museoaren aurren “PUPPY”.





astelehena, abendua 2

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2013




Eskuetan, bizitza eskuetan eskuetan daude gure hitzak Eskuetan, bihotza eskuetan gure esku dago mundu bizi bat. Esan nahi nizukeen dena, esango dizudana desiorik sakonena ala inoiz ez esana. Sekreturik isilena ala berririk onena desiorik sakonena, gure esku dago dena, den dena. Eskuetan, bizitza eskuetan eskuetan daude gure hitzak. Eskuetan bihotza eskuetan gure esku dago mundu berri bat. Nik zuri kaixo esatea zuk niri zer moduz lagun zu zara nire maitea denok ikasi deazgun. Esan nahi nizukeen dena, esango dizudana desiorik sakonena ala inoiz ez esana... esana... Eskuetan, hizkuntza eskuetan eskuetan daude hitz guztiak eskuetan, bihotza eskuetan gure esku dago mundu bizi bat! Eskuetan, bizitza eskuetan eskuetan daude gure hitzak. Eskuetan bihotza eskuetan gure esku dago mundu bat,,, eskuetan