larunbata, martxoak 28

IRAKURBENTURA: oso egun polita eta berezia izan genuen!



GUK
IRAKURBENTURA




Bigarren topaketa eginda dago!!! Institutuko lagunak gure txikitxuekin lan egiteko etorri ziren orain dela egun batzuk. Egin zutena jakiteko beheko irudian klikatu, mesedez!


Ya han venido los chicos y chicas de Instituto de Cruces para trabajar con nuestros niños y niñas de 5 años, Si quieres leer el relato de la actividad, haz clic en la imagen de arriba.

Eskerrik asko etortzeagatik, lagunak!!!

Aitor Arana arteagabeitian

asteazkena, martxoak 25

19. KORRIKA




Arteagabeitian, Euskararen alde, KORRIKA!


ostirala, martxoak 20

Toulouse Lautrec



Joan den egunean 2.mailako Aritz-ek ordenagailu gelara gonbidatu gintuen eta hor berak irakurritako liburua kontatu zigun. Libururen izenburua Toulouse Lautrec zen eta Aritzen laguntzarekin  margalari honen bizitza ezagutu genuen. Aritz-ek oso ondo egin zuen eta horrela asko ikasi genuen! 
Eskerrik asko, Aritz!!!!

osteguna, martxoak 19

Oñatira joan ginen joan den ostegunean


Joan den ostegunean Oñatira 5 urteko umeekin joan ginen. Oso eguraldi ederra izan genuen eta  animaliak ikusten primeran pasatu genuen!! Menditik ibilaldi txiki bat eman ondoren, untziei, zaldiei eta behiei bazkaria ematera joan ginen. Guk bazkaldu eta gero, tailer bat egin zuten umeek monitoreekin. Oso kandela politak egin zituzten umeek. Oso egun zoragarria izan zen!!!!

asteazkena, martxoak 18

PELANAS ETA LINDA

       MARTXOAREN 9 an UNAIren UNTXIA GURE GELARA BISITA EGITERA ETORRI ZEN.PELANAS DEITZEN DA ETA “NESKA”(EMEA) BAT DA. 6 HILABETE DITU, GU BAINO TXIKIAGOA DA. UNAIren AMAREKIN,MARTA, ETORRI ZEN ETA OSO ZINTZO PORTATU ZEN.     GERO,MARTXOAREN 16an AINHIZEren TXAKURRA BISITA BAT EGITERA ERE ETORRI ZEN.LINDA DEITZEN DA ETA PELANAS BEZALA “NESKA”(EMEA) DA.GURE ADINEKOA DA,ZEREN ETA 3 URTE BAITITU. AINHIZEren AMAREKIN,NEREA, ETORRI ZEN ETA OSO ZINTZO ERE PORTATU ZEN.     ZENBAT GAUZA IKASI DUGUN ANIMALI HAUEI BURUZ!!!


3 URTEKO GELETAN MISTERIO BAT DAGO

GUAUAU ! 
MIAUUU ! MUUUU! 
KUA KUA! 
KUKURRUKU!
BEEEEE! KURRIN KURRIN!!
   
Baina zer da zarata hori?
       Etorri etorri 3 urteko geletara eta  misterio horren  erantzuna jakingo duzue.

BASONDON ZEIN ONDO!!!

          PASADEN OSTIRALEAN,MARTXOAREN 13AN,
3 URTEKO UMEOK BASONDORA JOAN GINEN. AUTOBUSA HARTU GENUEN ETA MOTXILAN BOKATA GOXOAK ERAMAN GENITUEN.

          HOR,BASONDON, ANIMALIAK GURE ZAIN ZEUDEN. IBILALDITXO BAT EMAN GENUEN ETA HANGO MUTILEKIN ANIMALIEI BURUZKO GAUZA ASKO IKASI GENITUEN,BATEZ ERE ,ONDO ZAINDU BEHAR DITUGULA ETA MAITATU ERE.


          PRIMERAN PASATU GENUEN!!

asteartea, martxoak 17

Delegatuen bilera


Joan den astean delegatuen bilera ospatu zen.

asteazkena, martxoak 4

Larrazabal Basoa

2015.eko otsailak 23 eta 24 Egun hauetan 3.mailako ikasleok Larrazabal Basora ortua eta baso ekologikoa ikustera joan ginen. Autobus txikian joan ginen. Basoan lehenengoz, animalien aztarnak eta hosto desberdinak ikusi genituen. Eguraldi txarra egin zuenez batzuk lokatzetan jausi ziren. Ostean ortu ekologikoa ikusi genuen eta guk eramandako haziak erein egin genituen. Geroxeago esne kutxa batzuekin txorien habiak egin genituen denok elkarrekin eta txorimalo bat egin genuen. Azkenean eskolara autobusez itzuli ginen. PRIMERAN PASATU GENUEN ELKARREKIN!!