astelehena, ekaina 10
DIPLOMAK LIBURUTEGIAN
Zeintzuk izan dira irakurlerik amorratuenak?
Diploma eman zen egunean ez zenez eskolara etorri....beranduago jaso zuen
Ikasturte hau amaitu da eta liburutegia, pena handiz,
itxi egin da.
Hemendik ikasle asko pasatu dira bai irakurtzera,
marraztera, etxerako lanak egitera, …eta etxera eramateko liburuak maileguak eskatzera.
Hasieran LHko ikasleak etortzen ziren, baina gero, HHkoak gurasoekin ere bai.
Benetan mailegua/prestamoa kurtsoan zehar dexente izan
dela eta horregatik zoriondu egin diegu, baina bakarrik gehien eraman dutenei
Diploma bat eman diegu. Halan eta guztiz, pozteko da.
Diploma eman zen egunean ez zenez eskolara etorri....beranduago jaso zuen
Etiketak
liburutegia
igandea, ekaina 9
NIRE GORPUTZA DA
Hona hemen dantzatu duguna (KANTUKOLORE -tik hartuta)
Berritsu-isilak, polit-itsusiak, argal-lodi, ilun-argi, altu-baxuak, elbarri eta itsu, gor edo mutuak. Denak ezberdinak, eskubide berberak. Gorputz eta izaera bakarrekoak gu, nork bere burua maitatu, nik badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan, aukera nirea izango da! Nire gorputza da aske eta librea, nahi dudan moduan, maite dudan munduan. Elkartu, sentitu, nahi duzunarekin. Zer lagunekin batu, aukera zeuk egin. Zure desio eta zaletasunekin aurrera egin maitatzen zaituztenekin. Gorputz eta izaera bakarrekoak gu, nork bere burua maitatu, nik badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan, bidea nirea izango da! Nire gorputza da aske eta librea, nahi dudan moduan, maite dudan munduan.
Hezkuntza Sailaren proposamena
Badakizue zergatik atera gara abestera jolastokira?
Maiatzak 17, "LGTBI fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna" ospatzera
Etiketak
LGTBI
ostirala, ekaina 7
ARKITEKTOAK GARA
1. zikloko matematikako proiektuan egindako lanaren bideoa duzue ikusgai.
Etiketak
matematika
osteguna, ekaina 6
Haitzuloetan bezala
Haitzuloetan bizi ziren pertsonak bezala margotzen saiatu gara oraingoan. Artelanak egiten gozatzen ibili gara!
Etiketak
artelan
asteazkena, ekaina 5
2. mailakoak Barakaldo Antzokian
Aurreko maiatzaren 28an antzezkizun bat ikustera joan ginen Barakaldo Antzokira Euskara Piztuz programa dela eta.
Izugarri gustatu zitzaigun eta asko dantzatu genuen!
Izugarri gustatu zitzaigun eta asko dantzatu genuen!
Etiketak
antzokia
asteartea, ekaina 4
IDAZLEA ESKOLAN
IÑAKI
ZUBELDIA
Ze suerte dugun! Atzo, maiatzak 28, beste idazle bat etorri
zen eta egun osoan berarekin egon ginen. Goizez
3.ziklo osoa eta arratsaldez 4.mailaA+B.
Aurten liburuak idazten
bere 50 urteurrena izango zela
eta ospatzeko berak idatzitako lehenengo liburuari (Euskaldun bat Marten) jarraipen bat emango
ziola pentsatu zuen eta horregatik hasi zen sortzen.
Liburuaren maketa erakutsi zigun eta gainetik pixkat kontatu
zigun horren liburuko grina sortararazteko. Oso polita zirudien!
Gero galderak hasi ziren egiten eta protagonista batzuk
errealak zirela eta idazle berak bere gaztaroko bizipenetan oinarrituz,
istorioa kontatzen zuela konturatu ziren.
Argazki gehiago HEMEN más fotos.
Etiketak
idazleak
,
liburutegia
Harpidetu honetara:
Mezuak
(
Atom
)