6.mailakoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
6.mailakoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

asteazkena, martxoa 25

BERTSO IKASGELA

Oraingoan nagusientzako baliabidea jarriko dugu. Dakizuenez gure eskolara bertsolaria dator ikastaroa ematera eta eskolan nahiz eta itxita egon ez dugu bertan behera ekintza hau utzi.
Unai Ormaetxeak gurekin konpartitu egin du web orrialdea

https://bertsoikasgela.eus/
 Ikusten duzuene, ikasleentzako txoko berezia sortu dute.
Honez gain 1.klasea bidali digute, prest hasteko?



Lehenengo ekintza egiteko bideo hau ikusi behar da,animo!

asteazkena, azaroa 27

A25 Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat lortu nahi dugu, ibildide luzea izan arren ez dugu amore emango ezta atzerapausorik ere ez.

Udalak antolatutako kanpainan parte hartu dute 3. ziklokideek, 6.mailakoak herriko plazara joan ziren gure eskolari ahotza emateko.
Eskerik asko, guztion partez

Marrazki gehiago ikusirik nahi? Klikatu HEMEN

Para ver más dibujos, AQUI

asteartea, apirila 23

ARTZAIN BAT ARTEAGABEITIAN


Martxoaren 12an Kimetz Arana artzaina egon zen gure eskolan. Arratsaldean etorri zen eta ordubetez hitz egiten egon zen gurekin. Bere bizitza kontatu zigun: nortzuk ziren bere gurasoak, zer egiten zuten, zergatik den artzaina…. bere nondik norako guztiak azaldu zizkigun. Oso interesgarria izan zen. Konturatu ginen beti izan duela jakin-min handia eta horrek eraman duela hainbat gauza egitera: dantza, artzain eta nekazari lana, musikaria.  Trapagan jaio zen baina hori ez zen arazoa izan bere euskalzaletasuna garatzeko. Bere euskararekiko maitasuna transmititu zigun. Oraindik gaztea bada ere, bere bizitza oso erakargarri iruditu zatzaigun.








asteartea, apirila 2

ZINEMAKO ESPEZIALISTAK

Oraingoan 6.mailakoei txanda emango diegu, ondo egiten dute ezta?





Haur hezkuntzakoak gonbidatuta izan dira eta aho zabalik geratu dira profesionak hauek ikustean. Txapeldunak!!!

ostirala, otsaila 8

BELARRIAK ERNE!


Ezagutzen duzue Barakaldoko Udal Musika Banda? Oraindik ez? Kontzertu bat egiten dutenean, ez galdu, gero!
Guk, 6. mailakook suerte handia izan genuen, eta kontzertu batera joan ginen. Antzokia gainezka egon zen. Hori bai zalaparta! Musikariak agertu zirenean, isildu egin  ginen eta jotzen hasi ziren. Batez ere, pelikuletako musika jo zuten., marrazki bizidunak… Denak izan ziren ezagunak ,oso politak eta oso alaiak. Guztiok txaloka egon ginen, poz-pozik. Eta amaitu zenean “beste bat, beste bat” oihu egin genuen. Kasu egin ziguten eta beste bat jo zuten.
Berriro joango ginateke.
Entzun, entzun zatitxo hau.

astelehena, urtarrila 28

6.MAILAKOAK

Lehenengo eta behin familiei jakinarazi nahi diegu  seme alabak ondo heldu direla eta eguraldi kaxkarra izan arren  primeran pasatzen ari direla.



ADI
Asteazkenean pixka lehenago helduko dira, ordua jakitean hementxe jarriko dugu jakinarengainean egoteko.

Beste aldetik mezu bat heldu zaigu MINAS institutotik, ate irekiak hurrengo ostegunean izango dira arratsaldeko 5etan.

Como veis todos están bien y felices, comentaros que la hora de llegada  se adelanta, tan pronto como lo sepamos os lo diremos.
También nos ha llegado una nota desde el instituto de Minas par informaros que el día de puertas abiertas es el próximo jueves a las 17:00

astelehena, azaroa 19

GEOGRAFIA IKASTEN: ZER BERE LEKUAN


Hauxe da 6. mailako ikasleok egin dugun lan bat. Talde txikietan egin dugu eta oso pozik egon gara. Ez pentsa, hau baino askoz gehiago ikasi dugu!

Hauexek dira lana egiteko erabili ditugun materialak:
·       kartulina
·       Espainiako mapa
·       artile
·       plastilina
·       ordenagailua izenak idazteko
·       artazi bereziak
·       itsasgarri
·       koloredun paperak

Buru-belarriz ibili gara lan hau egiten, eta oso interesgarri  iruditu zaigu. Geografia ikasi dugu beste modu batez. Penagarria da astirik ez izatea mapa guztiak era honetan egiteko.








astelehena, ekaina 18

6. mailakoen agurra

6.A
Dakizuenez, aurten eskolatik joango gara. Ia guztiak txikiak ginenetik eskola honetan egon gara eta asko maite dugu.
Oso ondo pasatu dugu eta asko ikasi dugu. Maisu eta andereñoekin oso pozik egon gara, oso majuak izan bitira.
Arteagabeitian momentu dibertigarri batzuk pasatu ditugu, adibidez urtero Aste Alai ospatu dugunean edo inauterietan mozorratu garenean. Beste momentu batzuetan serioago jarri gara, esate baterako gure aterpea lortzeko ekintza batzuk egin ditugunean. Azkenean hor daukagu, guk ez dugu asko disfrutatuko baina zuek bai eta hori lorpen handia izan da.
Institutura joatea tokatzen zaigu, baina inoiz ez dugu esperientzia hau ahaztuko: patioan lagunekin egotea, andereñoekin gauzak egitea, gure Balki ikustea…
Agur hau ez da betirako izango, agur hau ikusi arte besterik ez da, seguru gaude  bizitzaren bidean elkar ikusiko dugula.
Agur Arteagabeitia!
Musu asko!


6.B Honaino heldu da gure ibilbidea eskola honetan. Hemen une onak eta txarrak izan ditugu. Laguntza handia izan dugu eta lagun onak ezagutu ditugu. Giro alaian bizi izan gara eta babestuak sentitu gara ere. Agur esateko ordua heldu da. Ez da erreza gure bigarren etxea izan den hau uztea, baina garai berriei ateak irekitzeko prest gaude eta horregatik irrifarre batekin eta gogoz beteta egingo diogu aurre etorkizunari. Betirako gure bihotzean izango zara ARTEAGABEITIA eskola!

ostirala, urtarrila 10