2.ziklokoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2.ziklokoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

ostirala, martxoa 23

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA MARTXOAREN 8a


Martxoaren 8an urtero bezala emakumearen eguna zela eta, ikasleekin zergatik ospatzen den egun hau gogoratzeaz gain, honako ekintza bat egin genuen.
Bi gelon artean 8 esaldi asmatu genituen, adibidez:

“Berdintasuna=errespetua”, “Neskak ere futbolari”, “Neskak ez gara mutilak baino gehiago, baina ezta gutxiago ere”, “Neskak ere nahi dutena egin dezakete”, etab.

Esaldi hauek apainduta, moztu genituen eta jolastokian zegoen hormairudi batean jarri genituen. Hormairudi honetan “Denon artean lortuko dugu” lelopean, eskola guztiak  jarri zituen bere esaldiak.

Umeak gustora egon ziren eta gehienak animatu ziren esaldi eta lelo ezberdinak asmatzen eta komentatzen. Benetan ekintzari etekina atera geniola uste dugu.



asteazkena, otsaila 8

Eskuetan flashmob


2. ziklokoek dantzatuko duten abestia hemen duzue!!
¡Aquí tenéis la canción que van a bailar los del segundo ciclo!