ostirala, apirila 28
ostirala, apirila 7
4 urtekoak gelan antzezten eta 3 urtekoak asmakizunekin jolasten!
4 URTEKOAK IPUINA ANTZEZTEN
IZAKI BIZIDUNAK OSO
GARRANTZITSUAK DIRA GURE BIZITZARAKO ETA NATURA NOLA ZAINDU BEHAR DUGUN IKASI
DUGU GELAN IPUIN BATEN BITARTEZ.
“GIZAKIA GURE LAGUNA” IZAN
ZEN LANDUTAKO IPUINA ETA HAIEN
PERSTSONAIAK ETA PAISAIAK AZTERTU GENITUEN URDAIBAIKO BIODIBERTSITATEA
EZAGUTZEKO.
HAIEN AZALEAN SARTZEKO ANTZERKI
BAT PRESTATZEA BURURATU ZITZAIGUN ETA TXOTXONGILOAK, PAISAIEN DEKORATUAK ETA
TEXTOA PRESTATU GENITUEN.
ANTZEZTEKO EGUNA HELDU ZENEAN
GELA BATEKOEK BESTE GELAKOEI EGIN GENION ETA GERO ALDREBEZ. IPUIN BATETIK
ANTZEZLAN DESBERDIN ATERA ZIREN, BAINA PRIMERAN EGIN GENUEN GUZTIOK.
Hiruhilabetean behin, Pipitaki Papataki lehiaketa
egiten dugu. Atzo elkartu ginen Haur Hezkuntzako neska-mutil guztiak ospatzeko.
Hiruhilabete
honetako asmakizuna honako hau izan da: “Itsasoaren erdian, animalia handi-handia,
iturria dauka bizkarraren erdian. Pipitaki Papataki zer den nork daki?”.
Lau urteko mutiko batek
irabazi zuen eta Balkik puxika bat oparitu zion. Ez dizuegu esango erantzuna
baina jakin dezazuen hiru urteko neska mutilok asmatu genuela.
Gaur Aste Santuko oporrak
hasten dira, ondo pasa maspasa!!
Asteazkenean Arteagabeitiako ikasleak eta irakasleok
Korrika Txikian parte harte genuen!!!
Eskolan ere, Korrika Txikia antolatu genuen eta Euskararen aldeko korrikan ibili ginen!!!
Etiketak
korrika
osteguna, apirila 6
asteartea, apirila 4
GURE LAGUN BERRIAK ETA… HANDIAK
Aurten ezuzteko ederra izan dugu: Gurutzetako Institutuko lagunak
gurekin, 5 urtekoekin, egotera etorri dira.
Gabon aurretik lehenengo topaketa izan genuen. Aurretik bideoa prestatu genuen, haiek gu apur bat ezagutzeko. Eta haiek
hormirudi politak bidali zizkiguten. Bisitaren egunean taldeka jarri ginen
haiek prestatutako ekintza eta jolas interesgarriak burutzeko. Oso pozik egon
ginen lagunekin eta agurtzeko gure opari
ederrak eman genizkien.
Hain gustura egon ginenez martxoan berriro itzuli dira haien ekitaldi
zoragarria eskaintzeko: magia, antzerkia, ipuinak… Lanean jo ta ke ibili ginen
eta gainera etxera ipuintxo bat eraman genuen. Amaitzeko inauterietako taldeko
argazkia eman genien haien gelak apaintzeko.
Zein ondo gauden lagun nagusiekin !!!!
Itzuliko ote dira ????
Etiketak
ELKARBENTURA MARTXOA
5 URTEKO MENDIZALEAK OÑATIN
Pasa den martxoaren
30ean egun ederra pasatu genuen Oñatin. Heltzerakoan Imanol eta Aimar
gure zain zeuden Natur Eskolara joaten laguntzeko, Maite eta Idoiarekin elkartzeko.
Han 4 talde egin genituen mendiko bidea egiteko. Hasieran basotik,
animalien aztarnak eta bizilekuak bilatzen eta zuhaitz mota desberdinak ezagutzen;
gero zelaiak, kolore askotako lorez beterik, udaberrian gaudela ez ahanzteko( nahiz
eta mendi tontorretan orain dik elurra egon ) eta azkenik baserrietako animaliak:
Txikipottoka, untxiak, oiloak, behiak, txahalak, ahuntzak…
Batzuei jaten ematen ibili ginen. Bai dibertigarria !!
Asko ibili ondoren, nekatuta eta gosez,
Natur eskolara bueltatu ginen bazkaltzeko. Sabela
bete ostean eta eguna primeran borobiltzeko kandela-tailerra.
Etiketak
oñati
astelehena, apirila 3
Harpidetu honetara:
Mezuak
(
Atom
)