agurra 6.mailakoei etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
agurra 6.mailakoei etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

astelehena, ekaina 18

6. mailakoen agurra

6.A
Dakizuenez, aurten eskolatik joango gara. Ia guztiak txikiak ginenetik eskola honetan egon gara eta asko maite dugu.
Oso ondo pasatu dugu eta asko ikasi dugu. Maisu eta andereñoekin oso pozik egon gara, oso majuak izan bitira.
Arteagabeitian momentu dibertigarri batzuk pasatu ditugu, adibidez urtero Aste Alai ospatu dugunean edo inauterietan mozorratu garenean. Beste momentu batzuetan serioago jarri gara, esate baterako gure aterpea lortzeko ekintza batzuk egin ditugunean. Azkenean hor daukagu, guk ez dugu asko disfrutatuko baina zuek bai eta hori lorpen handia izan da.
Institutura joatea tokatzen zaigu, baina inoiz ez dugu esperientzia hau ahaztuko: patioan lagunekin egotea, andereñoekin gauzak egitea, gure Balki ikustea…
Agur hau ez da betirako izango, agur hau ikusi arte besterik ez da, seguru gaude  bizitzaren bidean elkar ikusiko dugula.
Agur Arteagabeitia!
Musu asko!


6.B Honaino heldu da gure ibilbidea eskola honetan. Hemen une onak eta txarrak izan ditugu. Laguntza handia izan dugu eta lagun onak ezagutu ditugu. Giro alaian bizi izan gara eta babestuak sentitu gara ere. Agur esateko ordua heldu da. Ez da erreza gure bigarren etxea izan den hau uztea, baina garai berriei ateak irekitzeko prest gaude eta horregatik irrifarre batekin eta gogoz beteta egingo diogu aurre etorkizunari. Betirako gure bihotzean izango zara ARTEAGABEITIA eskola!

ostirala, ekaina 19

eta bihar ..... 6.mailako agurra!


Arteagabeitia eskolan hainbat urte igaro ondoren, bazoazte DBHra eta zuen falta botako dugula esan nahi dizuegu. Hemen pasatutako urteak zuen bizitzan baliotsuak izango direla espero dugu. Momentu txarrak izan dituzue, onak ere bai. Lehenengoak ahaztu eta besteak zuekin eraman!!!


Ongi joan! Jakin badakizue hemen izango gaituzuela beti behar duzuenerako.


Mañana será un día triste y alegre a la vez. Triste porque se nos van los de 6º y nos dejan la pena de no volverlos a tener como alumnos/as, pero alegre porque sabemos que están preparados para la nueva vida que van a comenzar y que vendrán a visitarnos siempre que puedan.
 ¡Os deseamos toda la suerte del mundo!.