baliabidea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
baliabidea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

ostirala, apirila 17

SCAPE ROOM

kaixo, hau 3.ziklorentzako zuzenduta.
 

asteartea, apirila 14

MANDALAK


 Mandala significa círculo mágico. La mandala es una imagen organizada en torno a un punto central, pero ¿para qué sirve la mandala? Colorear mandalas es un ejercicio saludable para todos y todas.Es divertido, mejora la concentración, el rigor y la paciencia. Elegir los colores que os gusten y dejemos volar la imaginación, mientras lo hacéis os dejo la mandala hecha en casa, espero que os guste.

osteguna, apirila 9

SCAPE ROOM

Prest zaudete jolasteko?


EBETE

EBETE ezagutzen duzue?
Euskararen erabilera sustatzeko baliabideak eta tresnak ezagutzeko web orrialdea da.

Oporraldian egiteko zenbait ekintza prestatu du Iñaki Eizmendik.




 Hoy os traemos un recurso de la web EBETE: la caja de las vivencias




asteartea, apirila 7

ALTXORRAREN BILA- BUSQUEDA DEL TESORO

Aupa gurasoak,jolasteko prest?
Jolasa hasi aurretik ondo prestatu behar dituzue pistak.

Tenemos que tener bien preparadas las pistas antes de empezar.

OHARRA: Ez dakit nork egin duen, espero dut bere baimena izatea hemen jartzeko

astelehena, apirila 6

TANGRAM

TANGRAM 7 zatiz osaturiko jolasa da, kreatibitatea lantzeko oso aproposa da eta baita matematikako geometria laua lantzeko ere.
Momentuz figura ezberdinak egingo ditugu, prest hasteko?

http://primerodecarlos.com/junio/tangram.swf

http://primerodecarlos.com/junio/tangram.swf

 

LOGIKA JOKOA

Jokoa ondo ikusi ahal izateko, Flash Player aplikazioaren azken bertsioa instalatuta eduki behar duzu.


Argibideak irakurri hasi aurretik

http://www.jolasak.eu/zubia.html#jokoa
 Hasi

igandea, apirila 5

ESPERIMENTUAK

Elhuyarrek etxean esperimentuak egitera gonbidatzen zaitu.
Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu du COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko, eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko.
Proposatzen diren esperimentuak etxean izan ditzakegun material eta tresnekin egingarriak dira; apirileko egun bakoitzerako bi esperimentu proposatzen dira: bata (H) haurrei zuzenduta dago, eta bigarrenak, berriz, gazteei (G) egiten die proposamena. Esperimentu bakoitzari dagokion estekan sakatuz, esperimentua egiteko argibide guztiak dituen dokumentua zabaltzen da.

https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/media/esperimentuen-pdf-ak/niketxeanesperimentuak.pdf

Elhuyar ha creado el calendario #NikEtxeanEsperimentuak para animar el confinamiento en casa por el COVID-19. Al mismos tiempo es una buena opción para aprender de forma divertida conceptos de ciencias en familia.
Los experimentos propuestos se pueden realizar con objetos y materiales cotidianos. Para cada día del mes de abril hay dos experimentos: uno para los y las más pequeñas (H) y otro para jóvenes (G). Pulsando en cada experimento, se accede a la página de las explicaciones.

osteguna, martxoa 26

HAUR HEZKUNTZA- 1.ZIKLOA HIZKUNTZA LANTZEKO JOLASAK

ZENBATUKO DITUGU AHOTS-KOLPEAK?
Behin hitz bat esanda, silaba adina kolpe eman behar ditugu. Joko entretenigarria da, erraztasunez egin dezakeguna. Baliabide honen bidez aurkeztu nahi baduzue primeran pasako dira.


Una vez dicha una palabra tenemos que dar tantos golpes como silabas la forman. Es un juego entretenido que podemos hacer facilmente. Si queréis podéis presentarlo a través de este recurso.

Hitz hauei letra bat falta zaio, lagunduko diozue iratxoari saskian daudenen artean topatzen?

A estas palabras les falta una letra, tenemos que ayudar al duende a encontrarlas.

BITARTEAN,ETXETIK IKASTEN

"Bitartean, etxetik ikasten", EiTBk eta Hezkuntza Sailak bultzaten duten hezkuntza-saio berria


  • Eusko Jaurlaritzak eta EiTBk irakaskuntza indartzeko hezkuntza-saio bat jarriko dute abian, bereziki etxean euskarri teknologikorik ez duten ikasleentzat.
  • Saioa Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila arteko ikasleei zuzendua izango da, batik bat.
  • Datorren astelehenean (martxoak 30) hasiko da eskaintzen ETB3n eta eitb.eus-en, goizeko 9etik 12tara.
Hezkuntza Saila eta EiTB lanean ari dira, datorren astelehenean (martxoak 30) abian jarriko den hezkuntza saio berria prestatzen. "Bitartean, Etxetik Ikasten" izenburupean, programaren helburua ikasleen hezkuntza-prozesua erraztea izango da, batez ere, etxean euskarri teknologikorik ez duten haurrena. Eskainiko diren edukiak Lehen Hezkuntzako ikasle guztientzat izango dira, baina, batez ere, etapa horretako 1. eta 4. maila bitarteko neska-mutilentzat.
Hezkuntza saio hau euskaraz eskainiko da, eta dagozkien curriculumei lotutako edukiak bilduko ditu.
Atalak eta gaiak
Egunero, "Bitartean, Etxetik Ikasten" saioa Aldaba izeneko tartearekin irekiko da. Irakasleak etxeetatik jasotako feedbacka partekatzeko unea izango da; jasotako argazkiak, audioak, kezkak eta galderak erantzuteko momentua.
Programan ikasleen interakzioa ere bilatu nahi da. Horretarako, irakasleek haurrei gonbidapena luzatuko die beraien galderak bidaltzeko, eta hurrengo saioetan galdera horiei erantzungo zaie.
Orobat, egunean hiru orduko eskola hauetan denetariko gaiak jorratu dira. Esaterako, Irakurketarekin goxatzen atalean, egunero, ordu laurden bat eskainiko diote irakurketaren ulermenari, testu ezberdinak oinarri hartuta. Euskararen gaia Hitzak jolasean tartean landuko da. Ahozkotasunak izango du lehentasuna (hitz jolasak, aho korapiloak, ikerketa proposamenak, errezetak, komikiak eta ipuinak sortu, bitxikeriak…), idatzizko adierazpena ahaztu gabe. Bestalde, Mugi-mugi atalak itxialdian gauden bitartean gorputzaren lanketarako ariketak proposatuko ditu.
Hari-mataza tartean matematikaren txanda izango da: buruketak, mahai-jolasak, jolas matematikoak, matematikaren eragina egunerokotasunean, buruzko kalkulurako estrategiak, abakoen erabilera, bitxikeria matematikoak, eragiketak egiteko estrategiak…
English corner-ean, berriz, ingelesaren irakaskuntzara hurbilduko ditu ikus-entzule gazteak, errutina, hiztegia, esaldi labur, irakurketa, olerki, ipuin animatu, marrazki bizidun, albiste labur, baina beti ere ikusteko euskarriaz lagunduta.
Gizarte Zientziak gaia landuko da Muduaren birak atalean, eta bertan zuhaitz genealogikoaz eta norberaren bizitzaren kronogramaz jardungo dute, beste gai batzuen artean. Zientzia Edonon sailak, berriz, honako gaiak jorratuko ditu: metodo zientifikoaren erabilera egunerokotasunean, esperimentazioa eta, oro har, zientziari buruzko dokumentalak ere erakutsiko dira. Teknologia konpetentziari eskainitako denboran, modu errazean, jolasen bidez eraikitzea sustatuko da.
Musikak izango du, berebat, bere lekua. Ttakun Ttakun atalean musika adierazpena, dantzak, perkusio jolasak eta erritmoak landuko dira. Eta azkenik, Bitakora-k egingo du egunaren itxiera, zer ikasi den errepasatuz eta ikusleak gune interaktiboan parte hartzera gonbidatuz.
Hau guztia, ETB3n eta eitb.eus-en eskaintzeaz gain, Hiru3ko euskarri digitaletan ere jasoko da ondoren (webgunean, APPan, HBBTV eta Smart TV zerbitzuetan).

asteartea, martxoa 24

BALKI ETXEAN

Balki etxean geratzen da eta egunero gu agurtzera eta txalotzera ateratzen da.
Zuek zer egiten duzue?
Kontatuko diozue Balkiri?
Zuen iruzkinaren zain dago, animatu eta kontaiozue.




 Nahi baduzue irudia deskargatu eta kolorestatu eta lehenengo egunean eskolara eraman, prest?

 JOLASTEKO PREST?
3 urtekoentzako jolasa

http://klasikoa.eimakatalogoa.eus/15840/
 5 jolas ezberdinak aurki ditzakegu barruan:
  1. eraikinekin jolastuko gara
  2. zein kolorekin janzten gara
  3. mozorratu egingo gara
  4. jantzi egingo gara
  5. elefante memoria