igandea, abendua 23

LIBURU GOMENDATUAK

Liburutegiko arduradunak, Andreak liburu hauek zuekin konpartitu nahi ditu.
Olentzero edo Errege magoak .....adi egon!!



ostirala, abendua 21

GUK ESKOLAN, ZUK ZERGATIK EZ?

Joan den ikasturtean Barakaldoko udalak egindako absentismoaren kontrako kanpainan parte hartu genuen beste eskolako ikasleekin batera. 
Orain dela gutxi jakinarazi digute  gure eskolako 4 ikasle kanpainaren irabazleak izan direla, zelako poztasuna gurea!!!! 



ZORIONAK!!!

asteazkena, abendua 19

Burmuin paralisiari buruzko hitzaldia

Atzo Ares eta Aisharen aita etorri zen burmuin paralisiari buruz hitz egitera. 2. mailakook galderaz josi genuen Fabio eta asko ikasi genuen. Mila esker hartutako lanagatik Fabio!!!

astelehena, abendua 17

4. irrati saioa PREST!

Kaixo lagunak. Oporrak hartu baino lehen beste irrati saioa eskaini nahi dizuegu. Zuen gustukoa izatea espero dugu.
Record music and voice >>

osteguna, abendua 13

ACEX


Liburutegiaren  bitartez, azaroaren amaieran,  ACEXek proposatutako  “Gabonetako postal” lehiaketa hasi zen.

Ekintza polita eta erakargarria izan da.

Partaide  guztion artean  gure eskolako 5. Mailako batek ,  Ugaitz Pérez, irabazi du eta aurtengo egutegian agertuko da; hain zuen ere,  azaroan.

ZORIONAK!   

http://www.acex.hezkuntza.net/c/document_library/get_file?uuid=6cc6e60d-71f2-4034-b28a-4fffad239d20&groupId=309551

Irudiaren gainean klikatu egutegia ikusteko
Clic en la imagen para ver el calendario

asteazkena, abendua 12

ROL ABENTURA KOOPERATIBOA

https://photos.app.goo.gl/tUKXBAJmXdiMcA867

Azken hilabeteetan, LH 5. eta 6. mailakoak egon dira Escape Room moduko lana egiten Gorputz Hezkuntzan: Rol Abentura Kooperatiboa. Asmakizunen Erresumatik ihes egiten lortzeko, talde bakoitzak kolore ezberdinetako 10 giltza lortu behar ditu; eta, horretarako, erronka ezberdinak gainditzen lortu behar dute, taldekide bakoitzak bere pertsonaiaren (rolaren) arauak betetzen eta guztion artean lankidetzan.

Aukera ona burua hausteko irtenbideak bilatzen eta kooperatzen ikasteko!

Argazki gehiago ikusteko klikatu gainean. Clic en la foto para ver más.

asteartea, abendua 11

3. SAIOA ENTZUTEKO PREST?

Hemen duzue 1A mailakoek prestatu duten irrati saioa. Zuen gustukoa izatea espero dugu. Eskerrik asko entzuteagatik.
Record audio or upload mp3 >>

HH 2 :ARTISTAK DIRA

Kaixo lagunak! 
2 urtekoek udazkeneko hormairudi polit bat egin dugu.
Hostoak, fruitu lehorrak, piñaburuak… ekarri ditugu eta hor bertan jarri ditugu.
Eta txorimalo eder bat ere egin dugu!!!
Lastoz bete ditugu prakak, alkondara eta burua. Zer polita geratu zaigun!
Etorri ikustera!!




Ikusi nahi duzue zelan egiten duten gure haurrek?

Argazkiaren gainean klikatu / si haces clic encima de la imagen verás más fotos

astelehena, abendua 10

GURE ESKOLAREN AURKEZPENA

Hemen aurkezten dizuegu, 1.maila A-ko ikasleok egin dugun gure eskolako eskuorria. Ez da lan erraza izan, baina gustura aritu gara eta gogor ekin diogu. Emaitzarekin poz-pozik gaude!!




Zelako lana prestatu duten! Ideiak azaltzeko primerakoa



Gabonetako apaingarriak

Laster gabonak iritsiko direla eta, 2. mailakoak hasiak gara apainketa lanetan. Begira, begira, zelako apaingarri ederrak egin ditugun lehioak dotore jartzeko!

larunbata, abendua 8

EUSKARAREN EGUNA 2018

Eguraldia eta megafonia lagundu ez arren ekintza politak egin genituen eskolan.

 
  
 Jantokikoak? Danak prest euskaraz hitz egiteko!!! 
















Eta kanpoko ekintzetan?

https://photos.app.goo.gl/V56gM1v8oxuZeWrs5


 Irudiaren gainean klikatu.Clic en la imagen para ver más fotos

ostirala, abendua 7

UDAZKENA GURE PASABIDEAN

KAIXO FAMILIAK!
HILABETE HONETAN UDAZKENAREN ERAKUSKETA EGIN DUGU. HORRETARAKO, FRUITU LEHORRAK ETA HOSTO DESBERDINAK AZTERTU DITUGU ETA 4 URTEKO PASABIDEAN ERAKUSKETA JARRI DUGU.


 DURANTE ESTE HEMOS ORGANIZADO UNA EXPOSICIÓN SOBRE EL OTOÑO. PARA ELLO, HEMOS TRAÍDO DISTINTAS HOJAS Y FRUTOS SECOS. TODO ELLO, LO HEMOS EXPUESTO EN NUESTRO PASILLO.

(Argazki gehiago irudia klikatzean / más fotos al hacer clic en la imagen)

asteazkena, abendua 5

2. mailakoak postontzira joan gara

Gaur Arteagabeitia ondoko postontzira joan gara. Guk egindako gabonetako postal polit batzuk bidali ditugu. Nori iritsiko ote?

astelehena, abendua 3

GUK EUSKARAZ, ZUK ZERGATIK EZ?

"EUSKARAREN EGUNA" OSPATZEKO, ARTEAGABEITIA ESKOLAN EKINTZA ASKO PRESTATU DITUGU. HAIEN ARTEAN IRRATI SAIO BEREZI BAT. ZUEN GUSTUKOA IZATEA ESPERO DUGU. PARTE HARTU DUGUN GUZTIOK POZIK EGIN DUGU.
Record audio or upload mp3 >>

igandea, abendua 2

BILBOKO PORTUAN ZEHAR


Joan den hilabetean Bilboko Portua ikustera joan ginen.
Badakizue non dagoen?
Santurtzin, Zierbenan eta Getxon. Bai, hala da. Ez dago Bilbon baina “Bilboko Portua” dauka izena. Aintzinean Bilbon zegoen.
Oso interesgarri  iruditu zitzaigun. Lehenengo eta behin, bideo bat ikusi genuen. Bideoan nolakoa den portua, zer egiten den eta nola eta zer egingo duten ikusi genuen. Gero, txapa tailerra egin genuen. Eta amaitzeko autobusean joan ginen portua ikustera.
Ezin izan ginen autobusetik jaitsi, portuan aktibitate handia dagoelako. Kamioiak, garabiak, autoak, itsasontziak…,denak lanean.
Petrolio-ontziak Zierbena aldean daude, Santurtzin, batez ere,  merkantziak (janaria, arropak, makinak…) eta Getxo aldean kruzeroak (gurutzaontziak).
Uste genuena baino handiagoa da eta asko ikasi genuen.




larunbata, abendua 1

PIPITAKI PAPATAKI


Azaroaren 29an 3, 4, eta 5 urteko  umeek Pipitaki Papataki lehiaketan parte hartu genuen.
 Astean zehar igarkizun polita asmatzen egon gara klasean eta begiratu zein ondo pasatu genuen denok elkarrekin gure erantzuna eramaten.
Oso azkarrak izan ginen. Denok asmatu genuen erantzuna:
MOTORRA!!
Ikusi bideoa!