5.mailakoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
5.mailakoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

asteazkena, martxoa 25

BERTSO IKASGELA

Oraingoan nagusientzako baliabidea jarriko dugu. Dakizuenez gure eskolara bertsolaria dator ikastaroa ematera eta eskolan nahiz eta itxita egon ez dugu bertan behera ekintza hau utzi.
Unai Ormaetxeak gurekin konpartitu egin du web orrialdea

https://bertsoikasgela.eus/
 Ikusten duzuene, ikasleentzako txoko berezia sortu dute.
Honez gain 1.klasea bidali digute, prest hasteko?



Lehenengo ekintza egiteko bideo hau ikusi behar da,animo!

asteazkena, martxoa 4

BIOSFERA IKERTZEN ETA IKASTEN

Lehen hezkuntzako 5. mailakook biosfera ikasten ibili gara, eta ekosistemei buruz ikasi ditugun gauza guztiak “lapbook” eder hauetan bildu ditugu. Begira, begira… Zer deritzozue?

asteazkena, azaroa 27

A25 Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat lortu nahi dugu, ibildide luzea izan arren ez dugu amore emango ezta atzerapausorik ere ez.

Udalak antolatutako kanpainan parte hartu dute 3. ziklokideek, 6.mailakoak herriko plazara joan ziren gure eskolari ahotza emateko.
Eskerik asko, guztion partez

Marrazki gehiago ikusirik nahi? Klikatu HEMEN

Para ver más dibujos, AQUI

osteguna, maiatza 16

TXISTU ESKOLAN

“TXISTUA ESKOLETAN ”
5. mailakoek kontzertu didaktikoen hamargarren urteurrenaren lehiaketan parte hartu dute. Berehala asmatu zuten non zegoen Udalak bidalitako argazkia.

Txistularien bisita izan genuen joan den ostiralean eta sorpresa bana eman zieten ikasleei


Eskerrik asko txistua eskolara hurbiltzeagatik

osteguna, apirila 25

KUTXA TAILERRA

Eskulan ederra!

Etxetik ekarritako kartoizko kutxak apaindu ditugu 5. mailan.  Horretarako forratzeko papera eta papereztatzeko kola erabili dugu.





asteazkena, apirila 24

TXISTU BANDA

Aurreko astean Barakaldoko txistu bandakoak eskolara etorri ziren eta 5. mailakoekin  egon ziren. Txistuaren inguruko historia eta bitxikeriak kontatu zizkiguten eta haien musika entzuteko aukera izan genuen ere.





asteartea, apirila 2

ZINEMAKO ESPEZIALISTAK

Esgrimarekin jarraitzen dute. Badakizue zein pelikularenak dira ?



asteartea, martxoa 19

ZINEMAKO ESPEZIALISTAK

Ebaluazio honetan 5. eta 6. mailakoak eskrima ikasten eta lantzen ibili dira. Ebaluazioaren amaierarako prestatu dituzte taldeka eskrimako koreografiak filmen abesti ezagunen musikarekin batera. Koreografia hauetan erakutsi dute ezpatak agertzen diren abentura filmetan gai direla espezialista lana egiteko.

igandea, martxoa 10

INKLUSIBITATEA


5. mailako ikasle batzuk lan bat egin dugu eta sentsibilizazioa izan dugu helburutzat. Historian zehar, mundu inklusiboago bat lortzeko, hainbat emakume eta gizonen lana goraipatu nahi izan dugu.



asteazkena, otsaila 27

TXISTU BANDA


Aurreko astean Barakaldoko txistu bandakoak eskolara etorri ziren eta 5. mailakoekin  egon ziren. Txistuaren inguruko historia eta bitxikeriak kontatu zizkiguten eta haien musika entzuteko aukera izan genuen ere.

igandea, otsaila 10

MATEMATIKA 5. MAILAN


5. mailan zatikiak lantzen ari gara. Baliokidetasunak ulertzeko, manipulatzeko materiala ezinbestekoa da, horregatik, matematika tailerretan horrelako jarduerak egiten ditugu.



TERTULIA DIALOGIKOAK


5. mailan “Jon Azalaren abenturak” liburua irakurtzen ari gara eta horren inguruko tertulia dialogikoak egiten ditugu astero. Astero bi kapitulu irakurtzen ditugu eta guretzat aipagarrienak diren esaldiak aukeratzen eta lantzen ditugu. Jarduera hau aurrera eramateko , eskolako liburutegian  topatu dugu giro aproposena. Maitzan, liburua idatzi duen  Iñaki Zubeldia eskolara etorriko da.





ostirala, azaroa 23

ESPERIMENTOAK 5. MAILAN

Ezetz asmatu zertan ari garen!




Dentsitatearen kontzeptua ulertzeko, esperimentu bat egin genuen. Eztia, ura (tinte urdinarekin), olioa eta alkohola erabiliz, lau likidoen dentsitateak aztertu genituen.









asteazkena, azaroa 21

PLANETARIUM


5. mailan, eguzki sistema bi dimentsiotan eta hiru dimentsiotan egin dugu. Horretarako poliestireno bolak margoztu eta moldatu ditugu planeten proportzioak, koloreak eta ezaugarriak aintzat hartuz.


Ikusi nahi duzue nola lan egin duten haurrek? Irudiaren gainean klikatu eta argazki gehiago ikusiko dituzue

Clic encima de la imagen para ver más fotos