igandea, abendua 27
osteguna, abendua 24
igandea, abendua 20
asteazkena, abendua 16
2 URTEKO UMEEK ESKOLAN LAN HANDIA EGITEN DUTE!
KAIXO FAMILIA!
HEMEN GAUDE ESKOLAKO
TXIKIENAK… AURTENGOA DA GURE LEHENENGO URTEA ESKOLAN ETA NAHIZ ETA HASIERAN
BATZUENTZAT GOGORRA IZAN ORAIN PRIMERAN
PASATZEN DUGU LAGUNEKIN. ASKO IKASTEN ARI GARA: KOLOREAK, ABESTIAK,…
OSO LANGILE FINAK GARA, BAIETZ?
LASTER ETORRIKO DA OLENTZERO ETA OSO ONDO PORTATU GARENEZ
ESPERO DUGU OPARI ZORAGARRIREN BAT EKARRIKO DIGULA!
Etiketak
HH2
astelehena, abendua 14
Nork irabaziko ote du? Gabonetako marrazki lehiaketa martxan dago!
5 urteko umeak oso marrazkilari onak dira. Egindako marrazkiak musika gelan ondoan jarrita daude. Orain Lehen Hezkuntzako ume bakoitzak marrazkirik hoberenari bozkatuko dio. Irabazlearekin Eskolak Gabonak zorionduko die familiei. Zorte izan!!!!
Etiketak
marrazki lehiaketa
igandea, abendua 13
larunbata, abendua 12
IRAKURBENTURA: GURUTZETA-ARTEAGABEITIA
Azkenean eguna heldu da, denbora luze daramagu prestatzen topaketa hau eta nahiz eta bideoen bidez nagusiak ezagutu,gure geletan ikustean pixka bat "moztuta" geratu dira. Hotsik gabeko segunduak izan dira, berehala algara sortu bait da geletan. Opariak eman ondoren elkartu dira eta konplizitatzez betetako giroa sortu da.Oso erakargarria izan den ekintza prestatu digute:komekokoak egin. Sortutako elkarrizketak primerakoak izan dira, giro alaia eta bizia sortu dute eta gure txikitxuek gogo handiz eskertu diete. Joateko momentu heldu denean bai nagusiak baita gelako haurrak besarkatzen hasi dira, zelako une hunkigarria!
NAGUSIAK ETORRIDIRA
ETORRIDIRA GUREKLASERA
KOMEKOKO EGINDUGU
ERIKA
NAHIA
NAROA
DANTZA EGIN DUGU
EIHARNE
OSONDO PORTATU GARA
OIER
NAGUSIAK ETORRIDIRA
ETORRIDIRA GUREKLASERA
KOMEKOKO EGINDUGU
ERIKA
NAHIA
NAROA
DANTZA EGIN DUGU
EIHARNE
OSONDO PORTATU GARA
OIER
Etiketak
HH5
,
Irakurbentura
ostirala, abendua 4
osteguna, abendua 3
Maite ditugun HITZAK!!!!!
Euskararen eguna ospatzeko MAITE DITUGUN HITZAK biltzen ari gara!!! Animatu, behean dagoen irudian klikatu eta ZUREA idatzi!!!!!!!!!!!!
Etiketak
Euskararen eguna
asteazkena, abendua 2
ESKOLAKO NAGUSITXOAK GURE LAGUNAK DIRA!
ESKOLAKO NAGUSITXOAK GURE LAGUNAK DIRA!
Kaixo lagunak! Kontatuko dizuegu pasa den astean gertatutakoa. Gelan geunden 4 urtekoak, eta bapatean atea jo zuten. Atea zabaldu eta 6.mailako umeak eta Ana andereñoa hasi ziren sartzen. Tramankulo arraro bat zekarten, errobota antzekoa. Hau ustekabea! Ze arraioa izango ote zen hori?Gure harridura aurpegia ikusita "Batuketak egiteko makinak" guretzat egin zituztela esan ziguten. Ez zen denda batean erositako oparia, haiek guztion artean egindakioa baizik. Andereñoak nola erabili behar genuen azaldu zigun eta jolasten hasi ginen. Bai dibertigarria!! Zelako zortea gurea! Olentzero oraindik etrorri barik eta gure geletan opariak. Oso zintzoak garelako izango ote da?
Eskerrik asko lagunak !!

asteartea, abendua 1
MIGUEL GURE GELETARA ETORRI DA!
MIGUEL GURE GELETARA ETORRI DA!!
Duela egun batzuk, oso bisita bitxia izan genuen lau urteko geletan. Miguel, arratsaldeko atezaina, agertu zen oso gauza interesgarriak kontatzeko.
Guk hasieran ez genekien atezainaren lana zein zen...baina berarekin hitz egin eta gero oso ondo ulertu genuen. Berak arratsaldez egiten du lan eta goizean bere lankide Jesús arduratzen da. Haiek duten lana ez da makala gero!! Eskolako ateak, txirrina, berogailuak, komuneko papera, gure argiak, telefonoa hartzea, giltzak ondo gordetzea... Ene!! Zenbat gauza egin behar dira guztiok eskolan gustura egoteko!
Agurtzean geuk ere eskola zaintzen lagunduko geniela zin egin genion. Mila esker Miguel eta Jesús oso lan garrantzitsua egiteagatik eta hain jatorrak izateagatik!!

Behean dagoen irudian klikatu bideoa ikusteko!:
1.mailakoek egindako irratsaioa hemen dago!!!. Primeran egin dute!!!!
Nola deitzen da kanta? Alboan bozkatu!!
Etiketak
irratsaioa 15-16
,
lh1
Harpidetu honetara:
Mezuak
(
Atom
)