antzokia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
antzokia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

asteazkena, ekaina 5

2. mailakoak Barakaldo Antzokian

Aurreko maiatzaren 28an antzezkizun bat ikustera joan ginen Barakaldo Antzokira Euskara Piztuz programa dela eta.
Izugarri gustatu zitzaigun eta asko dantzatu genuen!



osteguna, otsaila 14

BARAKALDOKO ANTZOKIA


Pasa den otsailaren 13an 4 eta 5 urte geletako umeak  Barakaldoko Antzokira joan ginen.
“Inondik inora” saioa ikusi genuen.
Rudy eta Pepo, 5 urte geletako pelutxeak, eraman genituen gurekin eta oso ondo portatu ziren bai autobusean, kalean zein antzokian.
Barre asko egin genuen antzerkia ikusten eta Rudyri eta Pepori  ere asko gustatu zitzaien.
Beste egun batetan berriro joatea nahi dute pelutxeek.





Aiora Sedano, Leire Utxa eta Patricia Urrutia dira obra horren protagonistak eta hiruren artean umorea, poesia, zuzeneko musika eta txotxongiloak uztartzen dituen ikuskizuna eskaini dute . 50 minutu irauten duen emanaldian, postari baten zakutik atera daitezkeen gauzak ezagutuko dituzte, besteak beste.

asteazkena, azaroa 21

ANTZOKIA



Pasa den egunean 5 urtekoak Barakaldoko antzokira joan ginen!
             -   Eta badakizue zer ikusi genuen? Ezetz asmatu!
              - “ Jon Braun” ekitaldia ikusi genuen !
 Jon Braun indio txiki bat da. Arreba bat dauka.
Bat-batean, zoritxarrak banatu egiten ditu. Baina Jon ez da bakarrik sentitzen, bere arrebak ez baitu inoiz ahaztu.
                   Primeran pasatu genuen!!!
                   Errepikatzeko irrikitan gaude!!!