3 urte etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
3 urte etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

asteartea, apirila 17

Cuento del miedo / Beldurraren ipuina



Askotan bezala, hemen duzue beste ipuin bat familian ikusteko eta zuen seme-alabekin komentatzeko. Espero dut zuen gustokoa izatea!!  / Como otras muchas veces, os dejamos otro cuento para ver en familia. ¡Esperamos que os guste!

asteazkena, martxoa 14

3 urtekoak Basondon



Pasa den ostiralean Basondora joan ginen. Primeran pasatu
genuen animaliak ikusten. Hona hemen argazki batzuk.

El pasado viernes fuimos a Basondo y lo pasamos fenomenal
viendo a los animales. Aquí tenéis algunas fotos.

astelehena, otsaila 19

3 Urteko pilotariak

Zein ondo pasatu dugun inauterietan! Gu, 3 urtekoak, pelotariz mozorratu gara. Frontoi bat margotu dugu eta horretan gure argazkiak jarri ditugu. Hona hemen irudi batzuk.

                                                                                                                              Gora pilotariak!




¡Qué bien lo hemos pasado en Carnavales! Nosotros los de 3 años, nos hemos disfrazado de pelotaris. Hemos pintado un frontón y en él hemos puesto nuestras fotos. Aquí tenéis algunas imágenes.

                                                                                                                               Gora pilotariak!

asteartea, abendua 19

PIPITAKI PAPATAKI

Urtero bezala buruari eragin behar izan diogu proposatutako asmakizunari erantzun egokia emateko.
Zailaaa???  Ez  oso:


“Gorputza dauka
egurrez betea
eta begien azpian
sudur luze-luzea.
Gainera, bera da
dantzari trebea.
Nor ote da? Zer ote da?

Panpina ala umea.”






Baiiii….asmatu duzue; PINOTXO!
Gure irabazlea 3 urteko gelako umea. Txalo bero bat!!


igandea, maiatza 18

HISTORIAURREA 2

Historiaurrea proiektuarekin jarraitzen dugu, espero dugu benetan zuen gustokoa izatea.
Hasteko erakutsi nahi dizuegu zein ondo ikasi zuten landutako kanta: UNGA BALUNGA(interneten aurkitutakoa). Oso abestia erreza izan da. Hasieran entzutearekin batera esanahia azaldu genien ondo uler zezatela.  Keinuak eta erritmoa ikasi ondoren behin eta berriro ipintzeko eskatzen ziguten. 


 Dantzari bikainak, ezta??

Kobazuloa egin eta apaindu genuen
 

Oso bisita paregabekoa izan genuen apirilan, Bumba eta Balu gure gelara etorri ziren, primeran pasatu genuen haiekin .
Oso gauza interesgarriak kontatu zizkiguten lehenengo gizakiei buruz. 



Gurasoen laguntza izan genuen lepokoak, trikuharri eta zutarriak egiteko.

HISTORIAURREA 1

Nahiz eta berandu izan kontatu nahi dizuegu zertan aritu ziren 3 urteko haurrak aste Santuko oprorrak izan baino lehen. Egunerokoa egiteaz aparte oso proiektu interesgarria egin genuen: historiaurrera goaz!!!!
Martxoaren 3an sorpresa ederra izan genuen psikomotrizitate gelan, norbaitek - agian BALKik ?- sorpresaz betetako poltsa utzi zigun. Zer ote zegoen barruan jakin nahi duzue?
Historiaurreari buruzko zenbait gauza, benetan interesgarria!!!
Eta honela hasi zen gure proiektua.
Hortik gutxira Bumba eta Balu gure geletara joan ziren liburuak uztera. Haurrei asko gustatu zitzaien eta askotan hartzen eta begiratzen zituzten. Jasotako materialarekin txoko berri bat osatu genuen.

Zenbat eta interesgarriagoa izan zenbat eta zalantza gehiago sortu ziren, zalantza horiei erantzunak emateko informazioa behar genuen, eta nori eskatu?. Argi geneukan: gurasoei
Ondo antolatzeko asmoz proposatu genien taldeka lan egitea eta informazioa taldekatzea denek gauza bera ez ekartzeko eta ahal zen neurrian aberatsagoa izateko. Ume bakoitzak erabaki zuen zer galdetuko zuen etxean eta oharra prestatuko genuen errezteko


Eta inportanteena, besteekin konpartitu zuten etxean ikasi zutena
Ikus ezazue ze adi egoten ziren !


Oso ekintza dibertigarriak egin zituzten, txotxongiloak haien aurpegiekin, mamutak eta eskuak negatibo eran ( haitzuloetan aurkitzen diren moduan), bai ederki pasatu zutela!



astelehena, apirila 7

BASONDOA

Apirilaren 1ean 3 urteko haurrak Basondora joan ziren. Eguraldia gure aldetik jarri zen eta egun eguzkitsua izan genuen, hori bai izan zela zorte handia.
Autobusaren zain egon ziren bitartean nahiko urdurik ibili  ziren baina igo eta gerrikoa jarri bezain laster lasaitu eta pelikula ikusteari ekin zioten.
Basondoan motitoreak gure zain egon ziren eta berehala 2 talde osatu zituzten erosoago izateko.
Aurkezpena egin ondoren ibilbidea egiten hasi ginen. Azalpen interesgarriak izan genituen eta nahiz eta batzutan despistaturik ibili asko ikasi dugu. Oso esperientzia polita izan da.

Bazkandu ondoren ondoko parkera jolastera joan ziren eta eguna amaitutzat emateko " zapi zuria" jolasa egin genuen. Ederki pasatu zuten

larunbata, otsaila 22

ONGI ETORRI NEGUA!!!!

Urtarrilan hasitako sekuentzia didaktika hau joan den astean amaitutzat eman genuen 3 urteko geletan. Oso prosezu luzea izan da eta behar izan dugun denbora erabili dugu haurrek ikasitakoa ondo barneratzeko. Guretzat hilabete hauetan disfrutatu, planteatu, esperimentatu, bizi, konpartitu.. eta ikasitakoa garrantzitsuena izan da; taldeko lana bultzatu dugu eta gurasoen pardaidetza ezinbestekoa izan da. 

Hasteko haien aurrezagutzat jakin nahi genuen, nondik nora joan behar genuen ezagutzeko


Ikusten denez neguari buruzko dakitena asko da,  gehiago sakondu nahi genuenez gurasoei informazioa ekartzeko eskatu genien.



Gurasoei esker lortu genuen neguko txokoa eta hormairudiak osatzea



Guzti hau kontutan izanda oso ekintza ezberdinak elkarrekin egin genituen, ikusi eta disfrutatu!!!
Arropa sailkatu:
Uraren tenperatuta aztertu
 Honez gain zuhaitzak  egin genituen




Eta amaitzeko elkarri kontatu genion ikasitakoa

astelehena, otsaila 10

Elurrezko panpina

Neguan gaude, hotz handia egiten du kalean baina oraindik ez dugu elurra ikusi.
Noiz egingo du elurra? Egunero zerurantz begiratzen dugu, baina elur malutarik ez... zelako pena!!
Baina gaur sorpresa ederra topatu dugu psikomotrizitate gelan, zer egiten du elurrezko panpina gure eskolan?


Ederki pasatu dute eta gauza asko ikasi dute: hipotesiak bota, txanda itxaron, elkarrekin jolastu, batu behar dela amaitzean, iritzien garrantzia, lasaitasuna eta mugimendua, konpartitu, disfrutatu, erlaxatu,....

larunbata, otsaila 1

BAKE EGUNA

Urtarrilak 30ean Bakearen Eguna ospatu dugu 3 urteko geletan.
Galdetu diegunean haurrei haientzat zein den bakea, ez jakitearen aurpegia jarri digute; hau kontutan izanda beste eran galdetu diegu:
zer egin dezakegu gelan ondo egoteko eta lagunekin pozik egoteko?
Berehala hasi dira beraien iritziak botatzen: lagunak izan, konpartitu, besarkatu, barre egin, pozik egon, musuak eman, ez jo, ez borrokatu, elkarrekin jolastu,....
Azaldu diegu gure proposamena, uso erraldoi bat egingo dugula denen artean, elkarlanean egongo direla eta koloretako paperak itsatsiko ditugula usoaren barruan. Honez gain gurasoei eskatu diegu laguntza, bihotzen barruan idatzi behar zuten  haurrek esandakoa  edo haiei bururatzen zitzaina  bakearekiko jarrera baikorra eskolan lantzeko.


Ekintza hau ondo burutzeko ezinbestekoa izan da gurasoen laguntza, beraz eskertu nahi diegu haien parte hartzea

osteguna, abendua 26

GABONETAKO ZUHAITZA

Gure pasabidean ere zuhaitza ipintzeko gogoekin ibili ginen, pentsatu eta egiteari eman genion.
Aurreko astean geletan, nahi izan zuten eran bolatxoak koloreztatu eta apaindu zituzten. Nahiko izatean zuhaitza eraiki zuten, pixka txikia gertu zela ikustean pintzelez eginiko zirkuluak aprobetzatu genituen beheko lerroa osatzeko.



 Amaitutzat eman genuenean.... abestu egin genuen.