Etxetik ekarritako kartoizko kutxak apaindu ditugu 5.
mailan. Horretarako forratzeko papera
eta papereztatzeko kola erabili dugu.
osteguna, apirila 25
asteazkena, apirila 24
TXISTU BANDA
Aurreko astean Barakaldoko txistu bandakoak eskolara etorri
ziren eta 5. mailakoekin egon ziren.
Txistuaren inguruko historia eta bitxikeriak kontatu zizkiguten eta haien
musika entzuteko aukera izan genuen ere.
Etiketak
5.mailakoak
,
txistu banda
asteartea, apirila 23
ARTZAIN BAT ARTEAGABEITIAN
Martxoaren 12an Kimetz Arana artzaina egon zen gure eskolan.
Arratsaldean etorri zen eta ordubetez hitz egiten egon zen gurekin. Bere
bizitza kontatu zigun: nortzuk ziren bere gurasoak, zer egiten zuten, zergatik
den artzaina…. bere nondik norako guztiak azaldu zizkigun. Oso
interesgarria izan zen. Konturatu ginen beti izan duela jakin-min handia eta
horrek eraman duela hainbat gauza egitera: dantza, artzain eta nekazari lana,
musikaria. Trapagan jaio zen baina hori
ez zen arazoa izan bere euskalzaletasuna garatzeko. Bere euskararekiko
maitasuna transmititu zigun. Oraindik gaztea bada ere, bere bizitza oso
erakargarri iruditu zatzaigun.
Etiketak
6.mailakoak
ELIKADURA
Aupa lagunok!
- Elikadura-piramidea
- Jakiak nondik datozen (animalietatik, landareetatik, mineraletatik)
- 5 jaki motak (frutak, barazkiak, zerealak, esnekiak eta haragia-arraultzak-arraina)
· - Eguneko 5 otorduak (gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta afaria)
Gogoratu jaki osasungarri asko jan behar ditugula, eta kontuz kaltegarriekin!
Agur !!


asteazkena, apirila 10
KORRIKA BADATOR
Gaur 2. mailakoei tokatu zaigu korrikaren ibilbidea jartzea. Badator,badator!! Langraitzetik Santurtziraino joango da eta gauerditik aurrera Barakaldora!!!!
Etiketak
korrika
astelehena, apirila 8
IRRATSAIO BERRIA HEMEN ZUEKIN!
Hiruhilabete hau bukatzear dago baina 2.b-koek irratsaio berri bat grabatu dugu. Beti bezala zuen gustokoa izatea, espero dugu.
Audio and voice recording >>
Audio and voice recording >>
Etiketak
10.irratsaio 2018-19
igandea, apirila 7
KORRIKA
Abestia ikasteko prest bazaudete, hona hemen hitza
KLIKA KORRIKA 2019
Mad Muasel:
Heldu da guztion andereñoa
adi, adi, pasatuko dut zerrenda
je suis Mad Mua Sel ohlala!
Faty faty den soinua zabaltzen dut mundura
Guztiok bat egitea ezinbestekoa
bakoitzaren nortasuna errespetatzea
motorrak arrankatzeko momentuko aukera
gurea, herrikoa, KO RRI KA
Tipi tapa tipi tapa lortzen merezi duguna
martxan jartzen hasteko eginzazu KLIKA
ez dugu presarik helburua argi dago eta.
Pausuz pausu, gure erritmora!
Gure erritmora
nire, zure, gure erritmora
Hey Fermin, nola da?
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
KORRIKA!
Jai giroa, bero beroa
Orain oraingoa gero gerokoa
Oreka ez galtzeko oinarri sendoa
Hauxe da gure leloa:
PO-PO- PO- SIBLEA DA KLIKA ALDATZEA
elkarren artean konektatzea
Pra- pra- praktikatzea
euskara gure artean bizitzea
Lan ta lan, banaka, taldean
Aukeratu zure lekua bidean
Herriaren arnasa sentitzen da
Korrika datorrenean
Zu gabe, zu gabe, hau ez da posible
orain gaur eta hemen dena da POSIBLE
Gure erritmora
nire, zure, gure erritmora
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
Fermin:
Klika, klika!
Altxa ezkerreko besoa
klika klika!
Orain altxa eskubikoa
Klika, klika!
Antenak ditugu piztuta
Klika, klika!
Gure sarea doa korrika
Klika, klika!
Euskal planeta ari da dantzan
Klika, klika!
Betikoak ari dira guri sermoika
Klika, klika!
Euskaraz egingo diet zirika
Klika, klika!
Ikimilikiliklik…a!!!
La Furia:
Suaren erritmora, hitzari bide eman
arbasoen dantzak, kulturaren gorputzean
Kantauriko brisa, Barde(a)tako ziertzoa
Gure Borrokan tinko jarraitzeko hauspoa
Pista argituko duen metxa piztu dadila
Herri feminista eta askearen alde Klika
Lekukoa neskatxari emango dioten,
Amamek ahotsa altxatu dezatela ozen,
Aterpea sentitzeko,
komunikatzen den herri bat ez da inoiz
zatituko.
Erriberatik la Furia banator korrika
Batu gaitezen guztiok arma tiro Klika!
Gure erritmora
Nire, zure, gure erritmora
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
KORRIKA!
Nondik hartua: http://www.korrika.eus/
Etiketak
korrika
4. MAILAN: TXITOAK
Txito baten jaiotza daukagu grabatuta, ikusi nahi?
4 egun pasa ondoren .....
4 egun pasa ondoren .....
Etiketak
4. mailakoa
,
txitoak
osteguna, apirila 4
KLIKA KORRIKA
BADATOR KORRIKA!!!!!!. ESKOLAN HASIERA EMATEKO, 3. MAILAKO IKASLE BATZUEN MEZUA HEMEN DUZUE.
Etiketak
korrika
asteazkena, apirila 3
Internet eta hiri-mitoak
Azken egun hauetan eskolako haur batzuk kezkatu eta beldurturik ibili dira.
Ondo legoke hau irakurtzea. (euskaraz)
Durante estos últimos días niños/as nos han mostrado su preocupación por "Reto de Momo"; si os interesa lo que nos cuentan desde emoki pinchar en la imagen (castellano)
Ondo legoke hau irakurtzea. (euskaraz)
Durante estos últimos días niños/as nos han mostrado su preocupación por "Reto de Momo"; si os interesa lo que nos cuentan desde emoki pinchar en la imagen (castellano)
Etiketak
familia
,
informazioa
asteartea, apirila 2
ZINEMAKO ESPEZIALISTAK
Oraingoan 6.mailakoei txanda emango diegu, ondo egiten dute ezta?
Haur hezkuntzakoak gonbidatuta izan dira eta aho zabalik geratu dira profesionak hauek ikustean. Txapeldunak!!!
Haur hezkuntzakoak gonbidatuta izan dira eta aho zabalik geratu dira profesionak hauek ikustean. Txapeldunak!!!
Etiketak
6.mailakoak
,
Gorputz hezkuntza
4. MAILA:ZERTAN ARI DIRA?
4. mailako haurrak esperientzi zoragarria bizi izaten ari dira.
Arretaz begiratu ea asmatzen duzue zertan ari garen.
Gaur, familia handitu egin da!!!!
Arretaz begiratu ea asmatzen duzue zertan ari garen.
Asteak daramatzate proiektu honekin. Atzo sorpresa eder hau topatu zuten zuten inkubagailua zabaltzean
Gaur, familia handitu egin da!!!!
Zenbat dauden jakin nahi? Galdetu haurrei, esperientzia kontatzeko irrikitan daude eta.
Gehiago ikusteko, HEMEN
Etiketak
4. mailakoa
ZINEMAKO ESPEZIALISTAK
Esgrimarekin jarraitzen dute. Badakizue zein pelikularenak dira ?
Etiketak
5.mailakoak
,
Gorputz hezkuntza
HAUR ETA GAZTE LITERATURAREN EGUNA
“HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA” ,apirilak 2, gure eskolan ospatu da.
1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk (www.oepli.org/pag/eu/ibby.php) Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.
Ikasleek haiek irakurritako liburuei buruz iritzia eman dute eta liburutegiaren barruan zein kanpoan jarritako ormirudietan koloretako post- it-en bitartez itsatsi dute.
Baita agertu den informazio interesgarria erabili dute taldeka irakurtzeko, mezuak aztertzeko,… ere.
Aste eta egun polita apaintzen eta girotzen egon garelako.
Erabili den leloa: (3 hizkuntzetan)
Badakizue zer dago idatzita? Hurbil zaitezkete eta irakur ezazue! Gonbidatuta zaudete gero!
Etiketak
liburutegia
Harpidetu honetara:
Mezuak
(
Atom
)