ostirala, martxoa 31

Korrika!!!!!!

6.mailakoek gure Balki maitea Otxandiotik Gasteizera eraman ZUTEN ATZO.
Gaur ,5.mailakoek Gasteizetik Lodosara eraman dute.
Hor doa korrika tipi-tapa!!!!!!!!!!!!




ostirala, martxoa 24

Mateabentura: 2.topaketa




Martxoaren 13an, bigarren aldiz, Gurutzeta Institutuko ikasleek 2. mailako  ikasleekin landu zituzten iharduera erakargarriak:
·       Zenbakiak ordenatzea itsasontzi batean kokatzeko.
·       Irudizko eta zenbakizko sudokuak, Minions-eko pertsonaia koloretsuekin puzzle ezberdinak sortzeko.
·       Irudi simetrikoak irudikatzea eta pieza geometriko berdinak topatzea eta eredua bezala koloreztatzea.
Guztiek lan egiteko gogoa eta ondo pasatzeko asmoa nabarmendu ziren.

Eta agurtu baino lehen, taldeko argazkiak atera ziren arratsalde dibertigarria gogoratzeko.

TXISTU BANDA ESKOLAN



Martxoaren 2an Txistu Bandaren musikariak gure eskolara etorri ziren. Haur Hezkuntzako 4 urteko umeekin egoteko. Musika tresnak ikusiz gero kontzertu didaktiko batez gozatu ziren.
Dantzatzen, abesten, jolasten eta adi-adientzuten…….  PRIMERAN PASATU ZUTEN!!!!!!!

astelehena, martxoa 20

Ipuin Abentura!

Kaixo,
 4.mailakoak gara eta Ipuin abentura honetan murgildu gara. Oso interesgarria eta polita izan da. Gainera beste eskola batzuek eta guk asmatu ditugun ipuinak Barakaldoko udaletxeko elkarteak aurten argitaratuko ditu liburu baten medioz.


1.mailakoek egindako irratsaio berri bat entzuteko aukera hemen daukazue!




ostirala, martxoa 10

2.mailakoak Planetarioan


Durangoko Planetarioa bisitatzera joan ginen 2.mailakook. Han planetarioa ezagutzeko aukera eman zigun hango irakasleak, Esteban. Mila esker gure galderak eta zalantzak argitzeagatik. Primeran pasa genuen!