4urte etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
4urte etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

igandea, otsaila 24

JOSTAILUAK ETA BIRZIKLAPENA




Aste hauetan birziklapena lantzen ibili gara. Gauza pilo bat ikasi ditugu. Material birziklaturekin 4 jostailu desberdin sortu ditugu. Azkenik patiora eraman ditugu eta eskolako umeekin jolastu dugu. Denok elkarrekin primeran pasatu dugu. Hemen doazkizue argazki batzuk.
Argazki gehiago ikusi nahi? HEMEN
¿Os gustaría ver más fotos? AQUÍ



osteguna, otsaila 14

BARAKALDOKO ANTZOKIA


Pasa den otsailaren 13an 4 eta 5 urte geletako umeak  Barakaldoko Antzokira joan ginen.
Inondik inora” saioa ikusi genuen.
Rudy eta Pepo, 5 urte geletako pelutxeak, eraman genituen gurekin eta oso ondo portatu ziren bai autobusean, kalean zein antzokian.
Barre asko egin genuen antzerkia ikusten eta Rudyri eta Pepori  ere asko gustatu zitzaien.
Beste egun batetan berriro joatea nahi dute pelutxeek.





Aiora Sedano, Leire Utxa eta Patricia Urrutia dira obra horren protagonistak eta hiruren artean umorea, poesia, zuzeneko musika eta txotxongiloak uztartzen dituen ikuskizuna eskaini dute . 50 minutu irauten duen emanaldian, postari baten zakutik atera daitezkeen gauzak ezagutuko dituzte, besteak beste.

asteazkena, urria 31

4 URTE



Handiago ikusteko goiko aldean dagoen karratua klikatu

asteartea, apirila 17

Cuento del miedo / Beldurraren ipuina



Askotan bezala, hemen duzue beste ipuin bat familian ikusteko eta zuen seme-alabekin komentatzeko. Espero dut zuen gustokoa izatea!!  / Como otras muchas veces, os dejamos otro cuento para ver en familia. ¡Esperamos que os guste!

ostirala, martxoa 23

4 Urtekoak Dorremadariagan

Martxoaren 20an, 4 urtekoek gure motxilak hartu genituen txango batera joateko, hain zuzen ere, Dorre Madariagan dagoen Biodibertsitate zentrora.

 Euria ez zenez agertu kanpoan egon ginen tailerrak egiten eta hango pasai zoragarria ikusten. Urdaibai aldetik agertzen diren ekosistema desberdinak landu genituen tailerretan.

 Joan baino lehen, hango paisaiak eta haietan bizi diren animaliak aztertu genituen. Kormo Kapitaina, Txipi Txapel, Triku eta Arti gure lagunak bihurtu ziren eta haiekin batera izaki bizidunen arazo batzuk ulertu genituen.

 Izugarri gustatu zitzaigun Dorre Madariagan egin genituen ekintzak eta ikusitako erakusketa. Gainera lagunekin jolasteko eta elkarrekin bokatak jateko aukera beti erakargarria ikusten dugu.


asteazkena, ekaina 17

GU ERE INGELESEZ ABESTEN

Gonbidapena jaso bezain laster baitz borobila esan genion Cova andereñoari, pilo bat gustatzen zaigu abestu eta dantzatzea. Beraz ingeleseko gelara joan ginen pozaren pozez.



Nos ha encantado ir al aula de inglés a cantar y bailar con los mayores