arteagabeitiaeskola etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
arteagabeitiaeskola etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

ostirala, apirila 17

ESKOLA KOLOREZ BETERIK

Ikusi nahi duzue zein polita dagoen gure eskola?
Ea egoera hau laster amaitzen den eta berriro elkartzen garen.


Gure eskola kolorez jantzita dugu, prest kanta hau ikasteko?

 
Zelako gogo handiak ditugun elkarrekin egoteko! 
Astelehenean berriro elkar ikusiko gara, birtualki, jakina. 
Musu erraldoiak guztientzat.

astelehena, abendua 10

GURE ESKOLAREN AURKEZPENA

Hemen aurkezten dizuegu, 1.maila A-ko ikasleok egin dugun gure eskolako eskuorria. Ez da lan erraza izan, baina gustura aritu gara eta gogor ekin diogu. Emaitzarekin poz-pozik gaude!!




Zelako lana prestatu duten! Ideiak azaltzeko primerakoa



astelehena, ekaina 18

1.ziklokoak ingeleseko klasean



Gure proiektua aurrera eramateko (Tu tu tu inguruko hostoak behatu) honako dantza hau prestatu genuen Ingeleseko saioetan. Zein ondo dantzatzen dugun eta gainera ingelesez.  Lan paregabea egin dugu!!!



6. mailakoen agurra

6.A
Dakizuenez, aurten eskolatik joango gara. Ia guztiak txikiak ginenetik eskola honetan egon gara eta asko maite dugu.
Oso ondo pasatu dugu eta asko ikasi dugu. Maisu eta andereñoekin oso pozik egon gara, oso majuak izan bitira.
Arteagabeitian momentu dibertigarri batzuk pasatu ditugu, adibidez urtero Aste Alai ospatu dugunean edo inauterietan mozorratu garenean. Beste momentu batzuetan serioago jarri gara, esate baterako gure aterpea lortzeko ekintza batzuk egin ditugunean. Azkenean hor daukagu, guk ez dugu asko disfrutatuko baina zuek bai eta hori lorpen handia izan da.
Institutura joatea tokatzen zaigu, baina inoiz ez dugu esperientzia hau ahaztuko: patioan lagunekin egotea, andereñoekin gauzak egitea, gure Balki ikustea…
Agur hau ez da betirako izango, agur hau ikusi arte besterik ez da, seguru gaude  bizitzaren bidean elkar ikusiko dugula.
Agur Arteagabeitia!
Musu asko!


6.B Honaino heldu da gure ibilbidea eskola honetan. Hemen une onak eta txarrak izan ditugu. Laguntza handia izan dugu eta lagun onak ezagutu ditugu. Giro alaian bizi izan gara eta babestuak sentitu gara ere. Agur esateko ordua heldu da. Ez da erreza gure bigarren etxea izan den hau uztea, baina garai berriei ateak irekitzeko prest gaude eta horregatik irrifarre batekin eta gogoz beteta egingo diogu aurre etorkizunari. Betirako gure bihotzean izango zara ARTEAGABEITIA eskola!

4. mailakoak Clara Campoamorren "ACEX" programan


Gaur, maiatzak 22, Clara Campoamor Kultur Etxean, ACEX programako irakasleek antolatutako tailerretan, 4.Bko ikasleok parte hartu dugu.
Helburua, ereduak ikusita, monstruo bat egitea izan da. Primeran pasatu dugu eta egindako lanak eskolara ekarri ditugu.
Amaitzean, liburu batean sinatu dugu eta nahi izan ditugun komentarioak ere idatzi ditugu.
Oso gustora egon gara.








5 URTEKOAK “ KONTZERTU DIDAKTIKOAK”

MAIATZAREN 24AN, HAUR HEZKUNTZAKO 5 URTEKO UMEOK BARAKALDO ANTZOKIRA JOAN GINEN ‘KONTZERTU DIDAKTIKOA’-Z GOZATZERA! KONTZERTU-MOTA HONEN HELBURUA MUSIKARA HURBILTZEA ZEN ERA LUDIKO ETA AKTIBOAN. IKUSKIZUN OSO ENTRETENIGARRIA ETA DIBERTIGARRIA IZAN ZEN! HONA HEMEN EGINDAKO ARGAZKIAK! PRIMERAN PASA GENUEN!!