2017-18 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2017-18 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

astelehena, ekaina 18

1.ziklokoak ingeleseko klasean



Gure proiektua aurrera eramateko (Tu tu tu inguruko hostoak behatu) honako dantza hau prestatu genuen Ingeleseko saioetan. Zein ondo dantzatzen dugun eta gainera ingelesez.  Lan paregabea egin dugu!!!



6. mailakoen agurra

6.A
Dakizuenez, aurten eskolatik joango gara. Ia guztiak txikiak ginenetik eskola honetan egon gara eta asko maite dugu.
Oso ondo pasatu dugu eta asko ikasi dugu. Maisu eta andereñoekin oso pozik egon gara, oso majuak izan bitira.
Arteagabeitian momentu dibertigarri batzuk pasatu ditugu, adibidez urtero Aste Alai ospatu dugunean edo inauterietan mozorratu garenean. Beste momentu batzuetan serioago jarri gara, esate baterako gure aterpea lortzeko ekintza batzuk egin ditugunean. Azkenean hor daukagu, guk ez dugu asko disfrutatuko baina zuek bai eta hori lorpen handia izan da.
Institutura joatea tokatzen zaigu, baina inoiz ez dugu esperientzia hau ahaztuko: patioan lagunekin egotea, andereñoekin gauzak egitea, gure Balki ikustea…
Agur hau ez da betirako izango, agur hau ikusi arte besterik ez da, seguru gaude  bizitzaren bidean elkar ikusiko dugula.
Agur Arteagabeitia!
Musu asko!


6.B Honaino heldu da gure ibilbidea eskola honetan. Hemen une onak eta txarrak izan ditugu. Laguntza handia izan dugu eta lagun onak ezagutu ditugu. Giro alaian bizi izan gara eta babestuak sentitu gara ere. Agur esateko ordua heldu da. Ez da erreza gure bigarren etxea izan den hau uztea, baina garai berriei ateak irekitzeko prest gaude eta horregatik irrifarre batekin eta gogoz beteta egingo diogu aurre etorkizunari. Betirako gure bihotzean izango zara ARTEAGABEITIA eskola!

4. mailakoak Clara Campoamorren "ACEX" programan


Gaur, maiatzak 22, Clara Campoamor Kultur Etxean, ACEX programako irakasleek antolatutako tailerretan, 4.Bko ikasleok parte hartu dugu.
Helburua, ereduak ikusita, monstruo bat egitea izan da. Primeran pasatu dugu eta egindako lanak eskolara ekarri ditugu.
Amaitzean, liburu batean sinatu dugu eta nahi izan ditugun komentarioak ere idatzi ditugu.
Oso gustora egon gara.








5 URTEKOAK “ KONTZERTU DIDAKTIKOAK”

MAIATZAREN 24AN, HAUR HEZKUNTZAKO 5 URTEKO UMEOK BARAKALDO ANTZOKIRA JOAN GINEN ‘KONTZERTU DIDAKTIKOA’-Z GOZATZERA! KONTZERTU-MOTA HONEN HELBURUA MUSIKARA HURBILTZEA ZEN ERA LUDIKO ETA AKTIBOAN. IKUSKIZUN OSO ENTRETENIGARRIA ETA DIBERTIGARRIA IZAN ZEN! HONA HEMEN EGINDAKO ARGAZKIAK! PRIMERAN PASA GENUEN!!

ostirala, martxoa 23

Felices vacaciones de Semana Santa / Aste Santuko opor onak pasa!!

Bueno, hemos llegado al final de este 2º trimestre. Desde Arteagabeitia eskola, os deseamos unas felices vacaciones.

¡¡¡Disfrutadlas y coger fuerzas para el 3º!!!!😀Nos vemos el día 9 de abril!



2.hiruhilabetea bukatu egin da. Arteagabeitia eskolatik, opor zoriontsuak opa dizkizuegu.

Disfrutatu eta 3.hiruhilabeterako indarrak hartu itzazue!!! Apirilaren 9ra arte!

Agur beroaaaaaaaaaaaa!!!!🙋


EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA MARTXOAREN 8a


Martxoaren 8an urtero bezala emakumearen eguna zela eta, ikasleekin zergatik ospatzen den egun hau gogoratzeaz gain, honako ekintza bat egin genuen.
Bi gelon artean 8 esaldi asmatu genituen, adibidez:

“Berdintasuna=errespetua”, “Neskak ere futbolari”, “Neskak ez gara mutilak baino gehiago, baina ezta gutxiago ere”, “Neskak ere nahi dutena egin dezakete”, etab.

Esaldi hauek apainduta, moztu genituen eta jolastokian zegoen hormairudi batean jarri genituen. Hormairudi honetan “Denon artean lortuko dugu” lelopean, eskola guztiak  jarri zituen bere esaldiak.

Umeak gustora egon ziren eta gehienak animatu ziren esaldi eta lelo ezberdinak asmatzen eta komentatzen. Benetan ekintzari etekina atera geniola uste dugu.



4 Urtekoak Dorremadariagan

Martxoaren 20an, 4 urtekoek gure motxilak hartu genituen txango batera joateko, hain zuzen ere, Dorre Madariagan dagoen Biodibertsitate zentrora.

 Euria ez zenez agertu kanpoan egon ginen tailerrak egiten eta hango pasai zoragarria ikusten. Urdaibai aldetik agertzen diren ekosistema desberdinak landu genituen tailerretan.

 Joan baino lehen, hango paisaiak eta haietan bizi diren animaliak aztertu genituen. Kormo Kapitaina, Txipi Txapel, Triku eta Arti gure lagunak bihurtu ziren eta haiekin batera izaki bizidunen arazo batzuk ulertu genituen.

 Izugarri gustatu zitzaigun Dorre Madariagan egin genituen ekintzak eta ikusitako erakusketa. Gainera lagunekin jolasteko eta elkarrekin bokatak jateko aukera beti erakargarria ikusten dugu.


asteazkena, martxoa 14

3 urtekoak Basondon



Pasa den ostiralean Basondora joan ginen. Primeran pasatu
genuen animaliak ikusten. Hona hemen argazki batzuk.

El pasado viernes fuimos a Basondo y lo pasamos fenomenal
viendo a los animales. Aquí tenéis algunas fotos.

asteartea, martxoa 13

Umeak erlaxatzeko abesti bat / Una canción para que los peques se calmen





Askotan umeak nekatuta daudenean edota egun txarra jaso dutenean, erlajaxioa da funtsezkoa. Abesti honekin ikasiko dute nola erlaxatu. Animatu eta abestu haiekin!!



A veces, los niños y niñas, cuando están cansados o han tenido un día intenso,necesitan relajarse. Con esta canción aprenderán de una manera sencilla a hacerlo.¡¡Animaros a cantarla con ellos!!

1.mailakoak jakiak aztertzen/ El alumnado de 1º analizando alimentos

Jakien  jatorria jakinda,  askoz hobeto  zainduko dugu gure elikadura .


Eta ogitartekoa gero eta osasuntsuagoa jango dugu!!

 



astelehena, otsaila 19

3 Urteko pilotariak

Zein ondo pasatu dugun inauterietan! Gu, 3 urtekoak, pelotariz mozorratu gara. Frontoi bat margotu dugu eta horretan gure argazkiak jarri ditugu. Hona hemen irudi batzuk.

                                                                                                                              Gora pilotariak!




¡Qué bien lo hemos pasado en Carnavales! Nosotros los de 3 años, nos hemos disfrazado de pelotaris. Hemos pintado un frontón y en él hemos puesto nuestras fotos. Aquí tenéis algunas imágenes.

                                                                                                                               Gora pilotariak!

asteazkena, abendua 20

Zorionak eta urte berri on / Felices fiestas y próspero año nuevo

Arteagabeitia eskolatik gabon zoriontsuak opa dizkizuegu!!
¡¡Desde el colegio Arteagabeitia, os deseamos unas felices fiestas!!


GURE TXIKITXUAK POZ-POZIK


BEITU ZEIN ONDO GAUDEN ESKOLAN!

EGON LASAI FAMILIAK, TXIKIAK  IZAN ARREN GAUZA ASKO  IKASTEKO IRRIKITAN  GAUDE.

 NEGARRAK AMAITU DIRA ETA LAGUNEKIN JOLASTEN OSO GUSTURA GABILTZA.


asteartea, abendua 19

2.mailako zuhaitz politak

2.mailako ikasleok ere Gabon zoriontsua opa dizuegu.





PIPITAKI PAPATAKI

Urtero bezala buruari eragin behar izan diogu proposatutako asmakizunari erantzun egokia emateko.
Zailaaa???  Ez  oso:


“Gorputza dauka
egurrez betea
eta begien azpian
sudur luze-luzea.
Gainera, bera da
dantzari trebea.
Nor ote da? Zer ote da?

Panpina ala umea.”






Baiiii….asmatu duzue; PINOTXO!
Gure irabazlea 3 urteko gelako umea. Txalo bero bat!!


osteguna, abendua 14

5 urteko gelan emakumeenganako indarkeriaren kontra

5 urteko gelan emakumeenganako indarkeriaren kontra mobilizatu gara eta horretarako hormairudi  hau prestatu egin  dugu.

Denon artean lelo bat osatu dugu: MINIK EZ EGIN, MINIK EZ HARTU!



asteartea, iraila 19

BEKAK, LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK


 Deialdia

 Eskaera on-line

Epea: 2017ko irailaren 18tik urriaren 18ra arte, biak barne
      Eskabide honi buruzko edozein kontsulta egiteko, jo ikasleak ikasten duen ikastetxea

 Convocatoria

 Solicitud on-line


Plazo: del 18 de septiembre al 18 de octubre de 2017, ambos incluidos