coronavirus etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
coronavirus etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

astelehena, iraila 7

COVID 19 INFORMAZIO GARRANTZITSUA -INFORMACION IMPORTANTE

Aditasun handiz irakurtzeko dokumentua Por favor, leed el documento con atención, es importante tener en cuenta las normas y consejos que se dan a las familias.

igandea, apirila 26

KALERA IRTEN ZARETE?

Zelan izan da lehenengo eguna kalean?
Arauak errespetatu dituzue? eta aldamenekoak?
Zelan sentitu zarete?

Zuen iritziaren zain gaude, animatu eta kontaiguzue.
 

HAURREKIN KALERA IRTETEKO AHOLKUAK

Gaurtik aurrera  haur guztiek aukera izango dute kalera irteteko, horretarako neurri eta aholku hauek errespetatu, mesedez.
Nortzuk atera daitezke kalera?
14 urte bete ez dituzten haur guztiak atera ahal izango dira gaurtik ordubetez, kalera, baina heldu batekin beti.
Norekin irten behar dira? 
Heldu batek berarekin bizi diren hiru ume eraman ahalko ditu gehienez.
Nora joan daitezke?
Edozein espazio publikotatik ibil daitezke haurrak, baimendutako espazio naturalak eta berdeguneak barne, baina bizilekutik kilometro bateko distantziara, gehienez, eta inolaz ere ez parke zein haurrentzako instalazioetan.
Nola prestatu irteera?Azalpen hauek eman behar dizkiegu:
-Etxetik irten aurretik eskuak garbitu behar dira.
-Bi metroko distantzia mantendu behar dute
-Ezin dute lagunekin geratu
-Begiak, sudurra eta ahoa ez dira ukitu behar
-Jostailuak ba baina ezin dituzte beste haurrekin partekatu.



osteguna, apirila 9

DENOK ETXEAN

Oporretan egon arren  ezin gara atera etxetik koronabirus dela eta.
Balkik mezu hau utzi digu



Guk erantzun diogu etxean gaudela eta mezua eskertzeko bihotz erraldoi bat egin diogu.


Hoy nos ha enviado Balki un mensaje, está en su casa y nos quiere ver pronto.
Le hemos enviado este regalo, esperamos que le guste.
Gracias BALKI


asteazkena, apirila 8

FAMILIEN EKARPENAK

Oporretan egon arren ezin gara kalera irten.
Zertan ari zarete etxean?

Familia baten ekarpena



Eskerrik asko

astelehena, apirila 6

FAMILIENTZAKO ORIENTABIDEAK- ORIENTACIONES PARA LAS FAMILIAS

Berandu baina azkenean hezkuntzako webgunean orientabideak topa ditzakegu, bazen garaia!

Aunque tarde se ha publicado en la página del departamento orientaciones para las familias

ZUENTZAT



Aldaketa txiki bat dago, aurrekoan 2 argazki falta ziren,barkatu.

En el video anterior faltaban 2 fotos. Lo siento

igandea, apirila 5

ESPERIMENTUAK

Elhuyarrek etxean esperimentuak egitera gonbidatzen zaitu.
Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu du COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko, eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko.
Proposatzen diren esperimentuak etxean izan ditzakegun material eta tresnekin egingarriak dira; apirileko egun bakoitzerako bi esperimentu proposatzen dira: bata (H) haurrei zuzenduta dago, eta bigarrenak, berriz, gazteei (G) egiten die proposamena. Esperimentu bakoitzari dagokion estekan sakatuz, esperimentua egiteko argibide guztiak dituen dokumentua zabaltzen da.

https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/media/esperimentuen-pdf-ak/niketxeanesperimentuak.pdf

Elhuyar ha creado el calendario #NikEtxeanEsperimentuak para animar el confinamiento en casa por el COVID-19. Al mismos tiempo es una buena opción para aprender de forma divertida conceptos de ciencias en familia.
Los experimentos propuestos se pueden realizar con objetos y materiales cotidianos. Para cada día del mes de abril hay dos experimentos: uno para los y las más pequeñas (H) y otro para jóvenes (G). Pulsando en cada experimento, se accede a la página de las explicaciones.

asteazkena, apirila 1

KZgunea



KZguneak lankidetzan dihardu Hezkuntza Sailarekin, euskal familiek konpetentzia digitalak areagotu ditzaten, horrela, zuen seme-alabei gaur egun ikastetxeek bidaltzen dituzten online zereginetan laguntzeko.

KZgunea colabora con el Departamento de Educación para que las familias vascas aumentéis vuestras competencias digitales para así ayudar a vuestros hijos e hijas en las tareas online que envían actualmente los centros educativos. 

KZguneak telefonoz eta posta elektronikoz argituko ditu zure zalantza teknologiko guztiak, zentroak ireki arte https://bit.ly/2WOSEUX 
Webgune honen esteka hemen jartzen dizugu: https://bit.ly/2Jl7XNu


KZgunea resolverá por email y teléfono todas tus dudas tecnológicas hasta la apertura de los centros https://bit.ly/2wFQ2OJ
Si necesitas acceder a esta página, desde aquí os facilitamos su dirección: https://bit.ly/2QNtvXd


 

BITARTEAN ETXETIK IKASTEN

Goizean ETBko "Etxetik Ikasten" saioan non-nola ikusi eta saioak nola jaitsi azaltzen duen bideotxoak jarriko ditugu hemen, bat euskaraz dago, bestea berriz gaztelaniaz.
Egilea: Iñaki Bianek (Irungo berritzekguneko aholkularia)

2 videos para explicar cómo ver y descargar las sesiones 

osteguna, martxoa 26

KOLORETAKO MUNSTRUOA

Agian ezagutzen duzue ipuin hau, kasu honetan bertsio berri bat da coronavirusarena.

BITARTEAN,ETXETIK IKASTEN

"Bitartean, etxetik ikasten", EiTBk eta Hezkuntza Sailak bultzaten duten hezkuntza-saio berria


  • Eusko Jaurlaritzak eta EiTBk irakaskuntza indartzeko hezkuntza-saio bat jarriko dute abian, bereziki etxean euskarri teknologikorik ez duten ikasleentzat.
  • Saioa Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila arteko ikasleei zuzendua izango da, batik bat.
  • Datorren astelehenean (martxoak 30) hasiko da eskaintzen ETB3n eta eitb.eus-en, goizeko 9etik 12tara.
Hezkuntza Saila eta EiTB lanean ari dira, datorren astelehenean (martxoak 30) abian jarriko den hezkuntza saio berria prestatzen. "Bitartean, Etxetik Ikasten" izenburupean, programaren helburua ikasleen hezkuntza-prozesua erraztea izango da, batez ere, etxean euskarri teknologikorik ez duten haurrena. Eskainiko diren edukiak Lehen Hezkuntzako ikasle guztientzat izango dira, baina, batez ere, etapa horretako 1. eta 4. maila bitarteko neska-mutilentzat.
Hezkuntza saio hau euskaraz eskainiko da, eta dagozkien curriculumei lotutako edukiak bilduko ditu.
Atalak eta gaiak
Egunero, "Bitartean, Etxetik Ikasten" saioa Aldaba izeneko tartearekin irekiko da. Irakasleak etxeetatik jasotako feedbacka partekatzeko unea izango da; jasotako argazkiak, audioak, kezkak eta galderak erantzuteko momentua.
Programan ikasleen interakzioa ere bilatu nahi da. Horretarako, irakasleek haurrei gonbidapena luzatuko die beraien galderak bidaltzeko, eta hurrengo saioetan galdera horiei erantzungo zaie.
Orobat, egunean hiru orduko eskola hauetan denetariko gaiak jorratu dira. Esaterako, Irakurketarekin goxatzen atalean, egunero, ordu laurden bat eskainiko diote irakurketaren ulermenari, testu ezberdinak oinarri hartuta. Euskararen gaia Hitzak jolasean tartean landuko da. Ahozkotasunak izango du lehentasuna (hitz jolasak, aho korapiloak, ikerketa proposamenak, errezetak, komikiak eta ipuinak sortu, bitxikeriak…), idatzizko adierazpena ahaztu gabe. Bestalde, Mugi-mugi atalak itxialdian gauden bitartean gorputzaren lanketarako ariketak proposatuko ditu.
Hari-mataza tartean matematikaren txanda izango da: buruketak, mahai-jolasak, jolas matematikoak, matematikaren eragina egunerokotasunean, buruzko kalkulurako estrategiak, abakoen erabilera, bitxikeria matematikoak, eragiketak egiteko estrategiak…
English corner-ean, berriz, ingelesaren irakaskuntzara hurbilduko ditu ikus-entzule gazteak, errutina, hiztegia, esaldi labur, irakurketa, olerki, ipuin animatu, marrazki bizidun, albiste labur, baina beti ere ikusteko euskarriaz lagunduta.
Gizarte Zientziak gaia landuko da Muduaren birak atalean, eta bertan zuhaitz genealogikoaz eta norberaren bizitzaren kronogramaz jardungo dute, beste gai batzuen artean. Zientzia Edonon sailak, berriz, honako gaiak jorratuko ditu: metodo zientifikoaren erabilera egunerokotasunean, esperimentazioa eta, oro har, zientziari buruzko dokumentalak ere erakutsiko dira. Teknologia konpetentziari eskainitako denboran, modu errazean, jolasen bidez eraikitzea sustatuko da.
Musikak izango du, berebat, bere lekua. Ttakun Ttakun atalean musika adierazpena, dantzak, perkusio jolasak eta erritmoak landuko dira. Eta azkenik, Bitakora-k egingo du egunaren itxiera, zer ikasi den errepasatuz eta ikusleak gune interaktiboan parte hartzera gonbidatuz.
Hau guztia, ETB3n eta eitb.eus-en eskaintzeaz gain, Hiru3ko euskarri digitaletan ere jasoko da ondoren (webgunean, APPan, HBBTV eta Smart TV zerbitzuetan).

osteguna, martxoa 19

ESKOLAKO ETETEA-AGINDUA




Honen bidez jakinarazi nahi dizuegu gertaeren bilakaera eta agintari eskudunak aplikatzen ari diren neurriak direla eta, eskola-jarduera presentzialen etetea beste abisu bat eman arte luzatzen dela.
Dakizuenez, Covid-19 birusaren ondorioz ezarritako neurri epidemiologikoak irauten duen bitartean, irakasleek haien etxetik egingo dute lan, ikasleek hezkuntzarako duten eskubidea bermatuz. Arteagabeitia eskolako klaustroa horretan ari da, zuen seme-alabei lana bidaliz, baliabideak eskainiz, zalantzak argitzeko prestutasuna azalduz eta familiekin lan-ordutegiaren baitan komunikazio irekia mantenduz.
Baina, ezin gara nahastu eta ezin dugu ahaztu, ikasturte hau ez dela amaitu; egiteko, irakasteko eta ikasteko era aldatu bada ere. Ondorioz, irakasleek ikasleek egiten duten lanaren jarraipena eta balorazioa ere egingo dute.
Hau guztia kontuan izanik, Ikastetxeko Zuzendaritza Taldeak familiei hurrengo konpromisoak har ditzazuen eskatzen dizue:
1. Zuen emailak aktibatuta izatea eta  begiratzea jasotako lanak eguneratuta izateko.
2. Erraztasunak ematea ikasleei etxean lan egin dezaten: errutina bat, leku aproposa lan egiteko, etab. Ikasleek egunero lan egitea,  astelehenetik ostiralera.
3. Edozein zalantza izanez gero, irakaslearekin jartzea kontaktuan hura argitzeko.
4. Emailen bidez ezin bada, telefonoz egingo dugu
Animo guztioi. Denon artean lortuko dugu eta!
Os informamos que debido a la evolución de los hechos y  las medidas que la autoridad competente está aplicando, la suspensión de las actividades escolares presenciales se prolonga hasta nuevo aviso.
Como sabeis, mientras dure la medida epidemiológica impuesta por el virus Covid-19, el profesorado trabajará desde su domicilio garantizando el derecho del alumnado a la educación. El claustro de Arteagabeitia trabaja en ello, enviando trabajo a vuestros hijos, ofreciéndoles recursos, mostrando disposición para resolver dudas y manteniendo una comunicación abierta con las familias dentro del horario laboral.
Pero, no podemos confundirnos y no podemos olvidar que este curso no ha terminado, aunque haya cambiado la forma de hacer, de enseñar y de aprender. En consecuencia, el profesorado realizará también un seguimiento y valoración del trabajo que realizan los alumnos y alumnas.
Teniendo en cuenta todo lo anterior, el Equipo Directivo del Centro solicita a las familias que asuman los siguientes compromisos:
1. Mantener activados vuestros emails y revisar para mantener actualizados los trabajos recibidos.
2. Facilitar a los alumnos el trabajo en casa: una rutina, un lugar ideal para trabajar, etc. Que los alumnos trabajen todos los días, de lunes a viernes.
3. Poneros en contacto con el profesor para aclarar cualquier duda.
Si no es posible por email, lo haremos por teléfono

Denon artean lortuko dugu, Animo!

asteazkena, martxoa 18

FAMILIEKIN EGITEKO

COVID-19 dela eta,  gure seme-alabei gaia nola planteatu, nola hitz egin, zer egin… ez dakigunean, ezintasun egoera batean murgiltzeko arriskuan gaude. Hori dela eta, hona dakarkizuegu Basauri-Galdakoko Berritzeguneak ateratako dokumentua . 



Debido a la crisis generada por el COVID-19, en más de una ocasión nos veremos con la frustración de no saber cómo hablar sobre el tema, cómo plantearlo, qué decirles… a nuestras hijos e hijas. Con la idea de ayudaros, os traemos el documento publicado por el Berritzegune de Basauri-Galdakao
 


ostirala, martxoa 13

ZERGATIK EZ GOAZ ESKOLARA?

Hona hemen Hezkuntza Sailatik heldu zitzaiguna eta eskolako atarian jarri genuena zuei abisatzeko.



osteguna, martxoa 12

ZER DA CORONAVIRUS?

Askotan ez da erreza umeei gertatzen dena azaltzea, hau erabiliko dugu eskolan laguntzeko. Etxean ere erabiltzeko prest?