idazleak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
idazleak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

asteartea, ekaina 4

IDAZLEA ESKOLAN


IÑAKI ZUBELDIA

Ze suerte dugun! Atzo, maiatzak 28, beste idazle bat etorri zen eta egun osoan berarekin egon ginen. Goizez  3.ziklo osoa eta arratsaldez 4.mailaA+B.
Aurten liburuak idazten  bere 50 urteurrena  izango zela eta ospatzeko berak idatzitako lehenengo liburuari  (Euskaldun bat Marten) jarraipen bat emango ziola pentsatu zuen eta horregatik hasi zen sortzen.
Liburuaren maketa erakutsi zigun eta gainetik pixkat kontatu zigun horren liburuko grina sortararazteko. Oso polita zirudien!
Gero galderak hasi ziren egiten eta protagonista batzuk errealak zirela eta idazle berak bere gaztaroko bizipenetan oinarrituz, istorioa kontatzen zuela konturatu ziren.
Luzea zen baina interesgarria.

Argazki gehiago HEMEN más fotos.



osteguna, maiatza 23

IDAZLEA ESKOLAN


IDAZLEA, ANTTON  KAZABON + LHko 3.A,B mailakoak
Joan den ostiralean, maiatzaren 17a, idazlea Antton Kazabon  liburutegira hurbildu zitzaigun eta hau sospresa!!! bertsolari moduan hasi zela berba egiten eta denok isil-isilean egon ginen entzuten eta gero parte hartzen.
Denbora osoan  bere liburuei buruz egongo zela hitz egiten pentsatu genuen , baina ez, ekintza politak egin zituen; hau da, ikasleek bere izena esaten zutenean berak bertso bat botatzen zuen edo bere poltsatik liburu bat atera eta kontatu istorioa,…oso interesgarria izan zen.
Berak ekarritako liburuekin Ikasleak oso animatuta zeudenez, jolas batzuk egin zituen eta hobeto egin zutenei liburu bat oparitu zien eta klaserako beste bat.
Hasieran irakaslea  izan zela  esan zuenez, ikasleek galderak egin zizkioten jakiteko nola idazle bihurtu zela jakiteko eta idaztea hain zaila ez zela konturatu ziren. Bukatzeko ordua zenez  agurrak eta sinadurak liburuetan egin zituen.
Oso ondo egon zen eta umeak pozik.


Argazki gehiago HEMEN
AQUI más fotos

ostirala, ekaina 16

Antton Irusta eskolan



ANTTON IRUSTA

2017ko maiatzaren 9an Antton IrustaArteagabeitia eskolako liburutegira etorri zen.  Liburutegian sartzean gure izenekin errimak egin zituen. Geroago antzerki bat egin genuen eta oso barregarria izan zen. Ondoren, guk klasean prestatu genituen galderak hark erantzun zituen. Ostean, Anttonek istorio polit polita kontatu zigun: seiaren istorioa. Azkenik,liburuak sinatu zituen. Primeran pasatu genuen!!!!

osteguna, maiatza 25

Antton Kazabon

ANTTON  KAZABON
Maiatzaren 9an  Antton Kazabon idazlea gure eskolara etorri zen 4.mailako ikasleok bere 2 liburu irakurri eta landu egin ditugulako.
Lehenengo eta behin bere liburuen aurkezpena egin zuen eta gero guk prestatutako galderak erantzun zituen.
Honetaz aparte, jolas batzuk egin genituen; hala  nola, ahokorapiloak, asmakizunak, ea. Irabazleak liburu bat irabazi zuen eta gainerakook  libreta txikitsu batzuk jaso genituen.

Oso ondo pasatu genuen!

osteguna, apirila 10

Iñaki Zubeldia

Iñaki Zubeldia (idazlea) 5. eta 6. mailako umeekin egon zen joan den egunean. Umeek galdera interesgarriak egin ondoren, bere sinadura lortu zuten!

larunbata, otsaila 8

Aitor Arana eskolan

3. eta 4.mailako umeek Aitor Aranaren liburu bat irakurri ondoren, berarekin egoteko aukera izan zuten joan den astean. Oso galdera interesgarriak egin zizkioten eta berak liburuak sinatu zizkien. Oso ondo pasatu zuten eta Aitorrek emandako azalpenekin asko ikasi zuten umeek.